Iriarte Erdiko baserria arkitektuen eskutik
Ibon Telleria, arkitekturako doktoreak eta Josue Susperregi dendrokronologiako doktoreak hitzaldia eta bisita komentatua eskainiko dute igandean
DV
Martes, 30 de septiembre 2025, 14:20
Ondarea edukitzea eta baliabideak bideratuta berau mantentzea funtsezkoa da, baina hura ezagutu ezean helburua erdibidean geratzen da. Horregatik, Zumalakarregi Museoak eraikin propioari garrantzia eman nahi izan dio 2025eko Ondarearen Europako Jardunaldien baitan eta igande honetan Iriarte erdikoa baserria ezagutzeko aukera emango du Ibon Telleria, arkitekturako doktorea, eta Josue Susperregi, dendrokronologiako doktorearen eskutik. Hitzaldia eta bisita komentatua goizeko 11:00etatik 12:30etara izango dira Zumalakarregi museoan bertan, euskaraz. Ekimena doakoa da eta izen emateak mzumalakarregi@gipuzkoa.eus helbidean jasoko dira.
Publicidad
Izan ere, 'Ondarea eraikitzen' leloari jarraiki aurtengo jardunaldiak ondare arkitektonikoari eskaini zaizkio. Erakundeak dion bezala «Nola historiaurreko aztarnategiak hala arkitektura garaikidea, Euskadik ondare- eta historia-interes handiko eraikinen eta monumentuen lagin nabarmena du. Horietako bakoitzak istorioak gordetzen ditu eta zerbait kontatzen digu sortzaileei, zenbait garai historikotako lekukoei, denboran zehar zaindu dituzten eraikitzaile eta zaharberritzaileei eta historian zehar izandako aldaketa eta prozesu guztien lekuko izan den komunitate oso bati buruz».
Aurtengo gaiari eutsiz, Ormaiztegiko museoak bere eraikin propioari garrantzia eman nahi izan dio haren historia eta arkitektura publikoari zabalduz. Iriarte Erdiko baserria, egun Zumalakarregi museoa, XVIII. mendeko eraikina izanik, baserriek jasan duten egokitzeko gaitasuna islatzen du. Iriarte Erdikoa, beste baserriek bezala, zurezko egiturek aldaketa horien aztarnak gordetzen ditu.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión