Las diez noticias clave de la jornada

Ver fotos

Gerediagako Nerea Mujika eta Ima Garrastatxu Durangoko alkatearen artean, txekea eskuetan dutela, Iratxe Aguilera eta David Juárez Morquecho

Iratxe Aguileraren erronka bikoitza

David Juarezekin batera, Sormen Beka lortu du, euskara eta musika urbanoak batzeko asmoarekin. Gasteiztarrek euskara eraman nahi dute faltan ematen duten tokietara, eta karga matxista kendu nahi diete kantuen letrei

Nerea Azurmendi

Durango

Sábado, 7 de diciembre 2019, 07:56

Ezaugarri propioak dituen Ikasle Goizaren ondoren -arratsaldea, itxuraz, ez zen inorena izan bisitarien kopuruari dagokionez- ohiko itxura hartu zuen atzo Durangoko Azokak: jende ugari -gazte asko, eta ume txikiekin bertaratutako familiak ere dezente-; giro bikaina Landakon zein kanpoaldean, egunak ematen baitzuen horretarako; aurkezpenak eta emanaldiak bata bestearen atzetik; mugimendua erakusmahaietan...

Publicidad

Bernardo Atxaga, Karmele Jaio, Harkaitz Cano, Koldo Izagirre, Unai Elorriaga edota Txakur Gorriak-eko emakume sortzaileak hurbildu ziren besteak beste Ahotseneara beraien azken lanak aurkeztera,eta gehienetan aretoa bete. Zuzenekoen gunean ez zen musika isildu egunean zehar. Durangoko Azokako egun arrunt horretan, Gerediaga Elkarteak, bigarren urtez, berrikuntzaren aldeko apustua egin zuen, eta 15.000 euroz hornitutako II. Sormen Beka eman zion 23 urteko bi gasteizarrek aurkeztutako 'Euskal Herrian ere badugu zer esaterik musika urbanoaren inguruan'.

Maite Arroitajauregi 'Mursego', Joxan Goikoetxea, Iñaki Jaio, Julen Idigoras eta Aitor Etxebarriak osatutako epaimahaiak, hain zuzen, aurkeztutakoen artean egokiena proiektu hori zela iritzi zion. Urtebete barru, hortaz, dancehalla, reggeatoia, trapa, rapa eta beste euskaraz izango ditugu. Proiektuaren atzean Iratxe Aguilera dago, Lehen Hezkuntzako irakasle izateko ikasketak amaitzen ari den kantaria. Ez da berria musikan: «Nik aurrena bertsioak egiten nituen, baina nire gauzak egiten hasi nintzenean mota horretako musiketara jo nuen, hori gustatzen zaidalako», zioen Iratxe Aguileak, saria jaso eta aretoan bertan erakustaldi labur bat egin ondoren.

Iratxek eskolan jaso du euskara, familia ez baitu euskalduna. «Ni euskalduna naiz, eta euskaraz bizi nahi dut. Baina niri, beste gazte askori bezala, gustatzen zaidan musika mota horretan hutsune handia dago euskarari dagokionez». Eta hutsune hori betetzen hastea erabaki zuen , urte hasieran, bere kabuz, David Juárez 'Chickjuarez'-ekin batera. Sormen Beka zenik ere ez zekiten.

Musikari eta produktore profesionala da David, jatorri mexikarrekoa, zortzi urte zituenetik Gasteizen bizi dena. Ez du Iratxeren jarioa -«A ereduan ikasi nuen»-, baina ederki asko moldatzen da euskaraz, eta asko daki musikaz, «jazz klubetan eta eliza ebanjelikoan ikasitakoa». Saria jaso ondoren honakoa txiokatu zuen: «15k en nuestros bolsillos, baina perreoa zuen bihotzetan!».

Publicidad

«Ez genuen inondik ere espero gure proposamena aukeratzea, kristoren sorpresa izan da»

«Proiektu interesgarri asko daude gazteon artean, baina aurrera ateratzeko laguntzak falta zaizkie»

Badakite alegia zorteko direla, espero ez zuten laguntza horrek -«kristoren sorpresa izan da gurea bezalako proiektu bat aukeratzea»- asko erraztuko dizkiela gauzak. Momentu gozoetan, ez zituzten ahaztu bidelagunak. Esate baterako, Gasteizko Laklabe entsegu-lokaletan beraiekin batera ibiltzen diren gainerako sortzaile gazteak. «Proiektu interesgarri asko daude gazteon artean, baina aurrera ateratzeko laguntzak falta zaizkigu», azaldu duen Iratxek.

Bigarren erronka

Zenbait idazle eta bertsolarien laguntza ere izango dute letrak garatzen jarraitzeko. Atzo, saria emateko ekitadian, beraiekin kolaboratzen ari den Jon Maia bertsolariaren testu adierazgarri bat irakurri zuen. Bertan, kultur nahasketa aberastasun iturri dela maiz frogatu duen bertsolariak gogorarazten zuen ze inportantea den «euskararen periferiatik sortzea eta periferiako nortasun eta identitate berriak proiektatzea, euskaraz eta Euskal Herri osora».

Publicidad

Kantari gasteiztarrak bere gain hartu duen erronka bakarra ez da aurreiritziak gainditzea eta euskara ez dagoen eta faltan ematen duten tokietara eramatea. Musika urbanoei generoa dela eta atxiki zaizkion estereotipoei aurre egin nahi die, abestiak karga matxistaz garbituz eta «letra feministak idatziz».

Iratxe Aguilerak gidatzen duen proiektuaren helburu nagusia «ondo pasatzea, jendea ondo sentitzea» da, baina epaimahaiak azpimarratu zuen «konpromiso soziala, besteak beste, bazterkeria sexistaren inguruan» ere garrantzitsua da.

Publicidad

Konpromiso sozial horren baitakoa da euskararekiko kezka. «Nerabe eta gazteontzat musika urbanoak erreferente garrantzitsua dira, eta orain arte ez geneukan ezer euskaraz. Uste dut honelako proiektu batek bultzatu egingo duela euskararen erabilera», adierazi zuen Gasteizen «euskaldunak gutxi izan arren, gauzak gero eta hobeto» daudela uste duen Iratxe Aguilerak.

Euskaldunon arteko aniztasunaren isla diren gazteok, Durangoko Azokara sekula etorri gabe zeudenak, buelta eman diote galderari,eta behin eta berriro «nola eramango dugu euskara nerabe eta gazteengana» leloaren inguruan ibili ordez, egin egin dute. Urtebete dute orain proiektua garatzeko, 2020. urteko Azokan, 55. edizioan, aurkeztu beharko baitute emaitza. «Ahalik eta zainduena eta ahalik eta profesionalena» izatea nahi dute, eta horretara bideratuko dituzte 15.000 euroak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad