

Secciones
Servicios
Destacamos
J. A.
Lunes, 21 de noviembre 2022, 17:49
Ostiral honetan, azaroak 25, Ikastolak Herriari Jaialdiaren hirugarren edizioa izango da Bilboko Campos Eliseos antzokian. Azken bi ekimenei jarraipena emateko asmoa du antolakuntzak, hori bai, formatu desberdin batekin astelehen honetan egindako aurkezpenean aurreratu dutenez.
Ikastolak Herriari Jaialdia ikastolen jaiak aurrera eramateko zailtasunei erantzuteko modua izan zen. Ezin da ahaztu Covid-19aren eta pandemiaren ondorioz hartutako osasun eta segurtasun neurriak zirela-eta 2020an eta 2021ean ikastolen jaiak bertan behera geratu edota formatu murriztuan eskaini behar izan zituztela. Hala, «bi urte oso latz pairatu dituzten artistei aitortza» egiteko jaio zen ekimena.
Orain, jaiak berreskuratuta, Ikastolak Herriari Jaialdiari eustea erabaki dute ikastolen jaiek eta ostiralean oholtza gainean 100 pertsona baino gehiago arituko dira lanean: zuzeneko musika 37 musikarirekin, 30 antzezle, dantzari eta akrobatak, bideo-proiekzioaz jositako sei metrotik gorako altuera duen eszenografia batekin.
Ikuskizun nagusia Jaso ikastolaren 'Sutan' musikala izango da, eta beraiekin batera, Iruñeko Gazte Orkestraren partaidetza ere izango da. Hamar urte dira Jaso Ikastola musikalak sortzen hasi zela. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako berrogeita hamar ikasle inguruk (12 eta 16 urte bitartekok) parte hartzen dute urtero berezko sormen proiektu honetan.
Oraingo honetan, SUTAN ikuskizunak feminismoaren eta genero berdintasunaren eremuak ditu ardatz. Istorioa 'atorgileen greba'n oinarritzen da, XX. mendearen hasieran su hartu zuen New Yorkeko lantegi batean bultzatu zena. Hain zuzen ere, martxoaren 8ak, Emakumeen Nazioarteko Egunaren ospakizunak, gertaera honetan du jatorria.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.