31 herrialdetako 155 proposamen, Ikusmira Berriak programan

Euskal Autonomia Erkidegoko 9 proposamen jaso dituzte, beste 40 Espainiako gainerako erkidegoetakoak, eta 31 atzerrikoak, batez ere Argentina eta Mexikokotik

dv

Jueves, 24 de mayo 2018, 14:36

Lehen bi edizioetan halako lau. Hori da aurtengo Ikusmira Jaialdiak biltzea lortu duen parte hartzaile kopurua, lehen bi edizioekin alderatuta. Maiatzean jakinaraziko da zein lau proiektu aukeratu diren Ikusmira Berriak programarako.

Publicidad

Zehatzago, 31 herrialdetako 155 proposamen jaso dituzte guztira. Horietako hamabi, Donostiako Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketaren azken bost urteetan parte hartu dutenek aurkeztu dituzte; beste 9 proposamen, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoko errealizadoreek; beste 40, Espainiako gainerako erkidegoetako errealizadoreek, eta gainerako 94ak, azkenik, errealizadore atzerrek.

Atzerriko proposamen gehienak Latinoamerikako herrialdeetakoak dira, batez ere Argentina eta Mexikokoak. Gainerakoak, Alemaniako errealizadoreek, Belgikakoek, AEBtakoek, Eslovakiakoek, Esloveniakoek, Frantziakoek, Israelgoek, Italiakoek eta Suitzakoek aurkeztu dituzte. Aurten, gainera, lehen aldiz, Kanada, Errusia, Txina eta Indiako errealizadoreek ere egin dituzte proposamenak.

Berrikuntzaren eta lengoaia berrien alde egiten duten talentu berriak eta ikus-entzunezko ekoiztetxe eta industriak inplikatu nahi dituzte programa honen bidez. Tabakalerak eta Donostiako Zinemaldiak antolatzen dute, REC Grabaketa Estudioaren eta Euskadiko Filmategiaren laguntzarekin, eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak utzitako ondarearen parte da.

Lehen edizioetan hautaturiko proiektuetako hiru amaitu dira jada, eta Zinemaldian proiektatu dituzte. Pablo Álvarezen 'El extraño' film laburra, Leo Calice eta Gerhard Treml-en 'Calipatria' eta Tamyka Smithen 'Green' Zabaltegi-Tabakaleran aurkeztu zituzten 2016an eta 2017an. Aurten, lehen edizioko bi film luze estreinatuko dira: Xacio Bañok zuzenduriko 'Trote' eta Maider Oleagaren 'Muga deitzen da Pausoa', jada bukatuak.

Publicidad

Sei aste Tabakaleran

Lan hautatuen egileek sei asteko egonaldia egingo dute Tabakaleran. Lehen lau asteetan, errealizadoreek Tabakalerako Sorkuntza Gunean landuko dituzte proiektuak, eta esparru zinematografikoko profesionalen eskola magistralak eta adituen taldeko aholkuak jasoko dituzte.

Egonaldiaren bosgarren astean, pitching saioa prestatuko dute, hau da, seigarren eta azken astean Donostiako Zinemaldiaren barruan industriako kideei egingo dieten aurkezpen-saioa. Aukera izango dute euren proiektuetan esku hartu nahi duten profesionalekin hitzorduak egiteko, eta Zinemaldiko proiekzioetara eta Industriako jardueretara joateko akreditazioa izango dute.

Publicidad

Programaren bidez, gainera, 20.000 euroko diru laguntza banatuko da hautaturiko proiektuen artean. Horrez gain, REC Grabaketa Estudioak postprodukzio-zerbitzuak eskainiko ditu sari gisa, bai film labur baterako (10.500 euroko kostua du) bai film luze baterako (35.000 euroko kostua du) laguntzak emanez.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad