Borrar
Bertsozale

Hazparneko Bertso Eguna maiatzera atzeratu dute

Beste bi saioak mantendu egingo dituzte: batetik, otsailaren 13koa Iruñeko Gayarren, eta bestetik, Getariako Balenciaga museokoa, martxoaren 27an

DV

Donostia

Asteartea, 19 urtarrila 2021

Comenta

Urtarrilaren 30ean izan behar zuen Hazparnen 2021erako iragarritako lehen Bertso Egunak. Lapurdin egun dauden neurriekin ezin dela bertso saiorik egin ikusita, maiatzaren 22ra atzeratuko da Bertso Eguna. Sarrera erosi dutenei dirua itzuli edo udaberriko saiorako gordeko zaie txartela. Beste bi Bertso Egunek datei eutsiko diete oraingoz.

Eguna aldatu badute ere, leku berean izango da, Mendeala gelan; baina ordubete lehenago, 17:00etan.

Antolatzaileak sarrera erosia dutenekin jarriko dira harremanetan, eta dirua itzuli edo maiatzeko saiorako sarrera gordeko zaie. Maiatzeko Bertso Egun horretarako sarrerak jada eskuragai daude internet bidez.

Otsailaren 13an Iruñeko Gayarren izango da, beraz, egingo duten lehen Bertso Eguna. Julio Soto, Miren Amuriza, Onintza Enbeita eta Xabier Silveira ariko dira kantuan; Ainhoa Larretxea izango da gai jartzen. Getariako Balenciaga museoak hartuko du martxoaren 27koa; Alaia Martin, Unai Iturriaga eta Uxue Alberdi ariko dira bertsotan, Maite Berriozabal lemazain dutela.

Bi emanaldiak Internetez zuzenean nahiz aurrez aurre ikusi ahal izango dira: modu baterako zein besterako sarrera eskuratu behar izango da. Aukeren arabera salneurria ezberdina izango da, eta bazkideek eta gazteek merkeago eskuratu ahal izango dituzte.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hazparneko Bertso Eguna maiatzera atzeratu dute

Hazparneko Bertso Eguna maiatzera atzeratu dute