Haur hasiberriak bat-batekoan trebatzeko karta jolasak argitaratu dituzte
Bertsozale Elkarteak eta Lanku Kultur Zerbitzuek argitaratu dituzte, bertso-eskoletan eta ikastetxeetan erabiltzeko dira, bertsotan dakien heldu baten laguntzarekin
Miércoles, 10 de febrero 2021, 17:39
Bertsozale Elkarteak eta Lanku Kultur Zerbitzuek orain dela hilabete batzuk iragarritako karta jolasak laster helduko dira bertso-eskola eta ikastetxeetara. Hain zuzen ere, horietan erabiltzekoak dira, bertsotan dakien heldu baten laguntzarekin, haurrei zuzendutako karta jolasok.
Publicidad
Bat-batekoan hasiberriak diren haurrentzako dira, zehazki, elkarteko irakasle lantaldeak sortu dituen jolasak. Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez, «sei karta-sortarekin osatutako bilduma da. Karta-sorta bakoitza bat-bateko ariketa jakin bat lantzeko da, eta zailtasun mailaren arabera multzokatuta daude: jarritako puntuari kartan agertzen diren oinekin erantzutea, esate baterako; edota errimatzen duten kartak lortzea, eta haiekin kopla ala bertsoa osatzea».
Bildumak aukera ematen du haurrekin bat-bateko ariketa ezberdinak lantzeko: puntuari erantzutea (laguntza gisa oinak emanda), azken puntua eta oinak harturik kopla edo bertsoa osatzea, 4 edo 8 oinak emanda puntutan zein bertsotan egitea, gaiak sortzea (pertsonaiak, egoerak eta emozioak konbinatuz), errimatzen duten kartak lortu eta kantuan aritzea, eta pasa hitza jolasarekin asmakizunak igartzea.
Bertso-eskola bakoitzari bilduma bana emango diote opari; horrez gain, gehiago behar zituztenek eskaera egiteko aukera izan zuten, eta datozen asteetan egin da banaketa horien artean. Bertsoeskola.eus atarian, berriz, PDF fitxategian eskuratu daitezke.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión