Borrar
Zarauzko Kalerki jaialdia

Hamabost konpainia kaleak antzerkiz janzteko

Uztailaren 6tik 8ra Zarauzko Kalerki jaialdiaren hogeita hamargarren edizioa izango da «ikusleak ezustean hartzea» helburu duen egitarauarekin

Jon Agirre

Donostia

Asteazkena, 5 uztaila 2023, 14:53

Comenta

Oinarrietara itzulita, Zarauzko Kalerki kaleko antzerkiaren eta arte eszenikoen jaialdiak «berriz ere kaleak okupatu» nahi ditu bihartik hasi eta larunbata arte.

Uztailaren 6tik 8ra hogeita hamargarren ediziorako antolatutako egitarauarekin «ikusleak ezustean hartzen» saiatu da Zarauzko Udala. Orotara hamabost konpainiak zazpi gunetara eramango dituzte euren ikuskizunak eta hauetako hiru ibilian ikustekoak izango dira. Emanaldi asko formatu txikikoak eta lagun bakarrekoak izango direla kontuan hartuta, espazioak gune bilduak izango dira. Zehazki Villa Manuela, Santa Klara, Udaberri aurrea, Antoniano frontoia, Frontoi Txikia, Munoa eta Musika plaza izango dira espazioak eta euria eginez gero B plan modura Gaztelekua, Modelo aretoa eta Antoniano frontoia bera aurreikusi dituzte antolakuntzatik.

Eskaintza aldetik, Kultura saileko Agurtzane Aizpuruk nabarmendu bezala, adin guztietako ikusleentzako emankizunak proposatuko dira: zirkua, dantza edo antzerkia, tartean. Esaterako, Los Galindos konpainiak 16 urtetik gorakoentzako den 'MRS (Muertos de Risa)' gauez eskainiko du. ERa berean, urtero egiten den familientzako antzerkia ere ez da faltako eta '#Sueña' edo 'Bazen behin' Villa Manuelan eskainiko dira uztailaren 6an eta 7an hurrenez hurren.

Konpainiak Euskal Herrikoak zein kanpokoak izango dira. Aipatutako Los Galindos konpainia katalanaz eta Madrilgo Mireia Miraclez gain Cristophe Paviaren 'Orrazkera misteriotsuak' ikusi ahalko da. Ostiralean, Kamikaz Kolektiboaren 'Troia', eta Eva Guerrero eta Doos Colectivoren 'LOF (Ladies on Fight)' emankizunek osatuko dute kartela eta azken egunean Trapu Zaharra konpainiaren 'Mesede bat egitearren'; Dantzaz-en 'Menu'; Piszifaktoria Ideien Laborategiaren 'Asfaltoaren azpian, euria'; eta Deabru Beltzaken 'Su Danborrak' lanek osatuko dute kartela.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hamabost konpainia kaleak antzerkiz janzteko

Hamabost konpainia kaleak antzerkiz janzteko