Borrar
Christoph Waltz, Zumaian, Woody Allen-en film grabaketan. Lobo Altuna
Lanabesak 2023

Gipuzkoarekin «lotura esanguratsua eta nabarmena» duten ikus-entzunezkoak sustatzeko deialdia

Ekoizpen fasean dauden proiektu orok izango du sarbide deialdira, betiere, 60 minutu baino gehiagoko iraupena eta ikusle orokorraren aurrean eskaintzeko helburua baditu

DV

Asteazkena, 3 maiatza 2023, 12:27

Comenta

Gipuzkoarekin «lotura esanguratsua eta nabarmena» duten ikus-entzunezkoak sustatzeko deialdia, Lanabesak 2023, aurkeztu du Gipuzkoa Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak. Ekoizpen fasean dauden proiektu orok izango du sarbide deialdira, betiere, 60 minutu baino gehiagoko iraupena eta ikusle orokorraren aurrean eskaintzeko helburua baditu.

Diruz lagun daitezkeen jarduerak ikus-entzunezko proiektuaren edozein produkzio eta /edo hedapen fasetakoak izan daitezke, betiere estreinatu aurrekoak badira. Aurkeztu daitezkeen lanen kopuruari dagokionez, eskatzaile bakoitzak proiektu bat baino gehiago aurkeztu ahal izango du, baina baloraziorik handiena lortzen duenak bakarrik jasoko du dirulaguntza. Halaber, oinarriek zehazten dute proiektu bera ezingo duela eskatzaile batek baino gehiagok aurkeztu.

Eskabide formularioarekin batera, proiektuaren azalpen memoria bidali behar dute interesatuek. Halaber, ekonomikoki bideragarria den proiektua dela frogatu beharko dute arduradunek, horretarako gastu eta diru sarrerak kontuan hartuko dituen aurrekontu orekatu bat aurkeztuz.

Hala, deialdia argitaratzen den egunetik, aurtengo abenduaren 31ra bitartean burutu beharko dira. Ekoizpenak epe hori gainditzen duen proiektuetan, deialdiari dagokion jarduera baino ez da eskatu beharko, eta gauzatze fase gisa identifikatu beharko da.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak ikus-entzunezko proiektuen ekoizpena eta zabalkundea sustatzeko onartu zuen Lanabesa izeneko dirulaguntzen araudia 2017an. Hizkuntza berritzaileen eta ikuspegi berrien erabilera sarituko zituen deialdiak, baita Gipuzkoako lokalizazioen erabilera eta bertako talde tekniko eta artistikoen parte-hartzea ere. Horiez gain, Euskararen erabilera eta emakumeen presentzia ere kontuan hartuko zituen, baita egileen ibilbide profesionalak ere.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gipuzkoarekin «lotura esanguratsua eta nabarmena» duten ikus-entzunezkoak sustatzeko deialdia

Gipuzkoarekin «lotura esanguratsua eta nabarmena» duten ikus-entzunezkoak sustatzeko deialdia