Finalari begira kontuan hartzeko oharrak
Antolakuntzak hainbat aholku eman ditu bertsozaleek kontuan izan ditzaten
DV
Jueves, 12 de diciembre 2024, 00:10
Hilabetetako jardunaren ostean, larunbat honetan amaituko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa Illunben lehiatuko den finalarekin. Orotara, 36. saioa izango da, udaberriko 'Gipuzkoa bertsotan' sailkapen fasean 20 izan baitziren beste hainbat herritan; ostean udazkeneko azken fasean beste 15 beste hainbat herritan.
Antolakuntzatik finalari begira jarrita, kontuan hartu beharreko ohar batzuk aletu dituzte. Jarraian bildu ditugu informazio baliagarriarekin batera.
Sarreren salmenta
Illunbek irudi paregabeak utzi ditu eta antolakuntzatik argi dute bertsozalea gogoz dela, larunbatean erantzungo duela. Aurreikuspenek 7.000 lagunetik gora bilduko direla diote.
Finaleko sarrerak oraindik eskura dira www.bertsosarrerak.eus atarian 28 euroko prezioan. Aurkezpenean aurreratu zuten bezala, gazteek beherapena izango dute eta 20 euroan eskuratu ahalko dituzte. Azkenik, Bertsozale Elkarteko bazkideek ere beherapena izango dute, ohi bezala, eta sarrera 22 euroan lortu ahalko dute.
Egunean bertan, sarrerarik geratuko balitz, txarteldegia zabalduko da, 14:30ean.
Sarrera bakoitzak bere kodea du eta, beraz, sarrera berarekin ezingo da pertsona bat baino gehiago sartu.
Ilunbera nola heldu
Ilunbera heltzeko, Donostiara garraio publikoak eskaintzen dituen ohiko bideak erabiltzea gomendatzen du antolakuntzak. Bestalde, zeinbait udal zein bertso-eskolek autobusak antolatu dituzte herrietatik finalera joateko. Horiek erabiltzea ere aholkatzen du antolakuntzak.
Jarraian den irudian xehatu dugu nola heldu Donostiatik Illunbera. Kasu guztietan, antolakuntzak «denboraz» jokatzeko aholkatu du.
Dena den, autoen aparkalekua ere egongo da. Hori bai, edukiera mugaria du eta arazoak aurrezte aldera, ez da aholkatzen.
Ateen irekiera
Ilunbeko ateak 15:30ean zabalduko dira. Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak garaiz joateko gomendioa egin nahi die bertsozaleei, jende asko bilduko garelako eta azken orduan trabarik ez egoteko.
Sarrera bakoitzak bere kodea du eta, beraz, sarrera berarekin ezingo da pertsona bat baino gehiago sartu
Gurpildun aulkiak
Gurpildun aulkian datozen bertsozaleek zein irisgarritasun beharrak dituztenek, aurretiaz antolakuntzari jakinaraziz gero, nondik sartzea komeni den adierazten duten oharrak jasoko dituzte. Horretarako gipuzkoakotxapelketa@bertsozale.eus helbidera idatz daiteke.
Haur txokoa
Saioa jokatzen ari diren bitartean, haur txokoa egongo da Ilunben bertan. Hezitzaileek zainduko dute gunea. Bertso saioak irauten duen artean egongo da gunea zabalik, hezitzaileek zainduta. Umeek zein beraiekin datozen helduek egon ahalko dute bertan, eta zerbitzua doakoa izango da.
Hemen, oharrak:
• 6 urtetik aurrerako umeek finalerako sarrera erosi beharko dute.
• 3 urtetik beherakoak heldu batek lagunduta egon beharko dira gunean.
• Umeek nahi badute, tarteka saiora joan ahalko dira euren guraso edo arduradunek lagunduta.
• Umea gustura ez badago guraso edo arduradunei deituko zaie bila joateko; beraz, gurasoek edo arduradunek mugikorrera adi egon beharko dute.
Haur txokoan parte hartzeko izena aurretik ematea gomendatzen da. Aurretiaz izena ematen duten haur guztiek izango dute aukera gunean egoteko. Egunean bertan izenik eman gabe etorritakoak kopuru batera arte hartuko dira bakarrik.
Izena emateko bete izen-emate formularioa. Informazio gehiago nahi izanez gero ere, deitu 688 72 85 75 telefonora edo idatzi gipuzkoakotxapelketa@bertsozale.eus helbidera.
Puntu morea
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean Puntu morea egongo da, Ilunbeko 5. atean. Horrez gain, Bertsozale Elkarteko lantalde feministarekin harremanetan jarri nahi izanez gero, idatzi lantaldefeminista@bertsozale.eus helbidera.
Antolakuntzak argi utzi du: «Illunben ere ez da inolako eraso matxistarik onartuko.»
Bestelako oharrak
- Sarrera bakoitzak bere kodea du eta, beraz, sarrera berarekin ezingo da pertsona bat baino gehiago sartu.
- Areto barruan ezin da ez jan ez edan, beraz, ezin da areto barrura ezer sartu.
- Emergentzia kasuren bat balego, antolatzaileek emandako oharrei kasu egin.
- Illunben ere ez da inolako eraso matxistarik onartuko.
- Illunben ezin da erre.
- Bertsolariek mugimendu guztiak nabaritzen dituzte oholtzatik; horregatik, mugitu behar izanez gero, itxaron bertsoaldia amaitu arte.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.