Familia transmisioan eragingo duen egitasmo batek jasoko du Durangoko Azokaren sormen beka
Irailaren 21a arte onartuko dira proposamenak, ebazpena 58. Durangoko Azokaren baitan jakinaraziko da eta sarituak 15.000 euro jasoko ditu
J. A.
Jueves, 4 de mayo 2023, 17:04
Familia transmisioan eragingo duen eta sortzaile berri batek proposatutako egitasmo bati emango zaio 2023ko Sormen Beka DA!, antolatzaileek ostegun honetan jakinarazi dutenez. Irailaren 21a arte helarazi ahalko dira proposamenak eta epaimahaiak hautatutakoak 15.000 euroko saria jasoko du. Lan irabazlearen berri 58. Durangoko Azokaren egitarauaren barruan emango da, eta hautatuak urtebeteko epea izango du proposamena burutzeko eta emaitza 59. Durangoko Azokan erakusteko (2024an).
Publicidad
Sormen bekaren deialdia aurkezteko Durangoko Bizenta Mogel bibliotekan egindako agerraldian izan dira Inma Garrastatxu eta Jorge Varela udal ordezkariak eta Nerea Mujika Gerediaga Elkarteko presidentea.
Edozein diziplinatako edo diziplinen arteko uztarketatik landutako sorkuntza lana aurreikusten dute oinarriek, betiere ume eta familiei zuzenduta badago. Horretaz gain, aurkezten duen proiektua zirkuitu profesionalean bere lehen edo bigarren lana izan beharko da. Horrela, ikuskizun bat izan daiteke (zirkua, antzerkia, ipuin kontaketa eta abar), edo euskarri bat (mahai jolasa, musika, bideoa eta abar), baita horien arteko nahasketa bat ere. Sarituko den proposamena 2024an Saguganbara guneko eskaintzetako bat izatea ere bada helburua.
Proposamenak banaka zein taldeka egin ahal izango dira kideek 18 urtetik gora izanez gero. Proiektuaren kalitatea, gaitasun berritzailea eta originaltasuna, hedatze ahalmena eta aurrez aurreko proiektuaren defentsa baloratuko dira. Epaimahaiak aurkeztutako lanen artean lauzpabost aukeratuko ditu, eta ondoren proiektuaren defentsa egin beharko dute epaimahaiaren aurrean.
Aurkezpenean azaldu dutenez, seigarrenez urtez abiatuko dute Durangoko Azokan emango den sormen beka. Egitasmoaren helburua da euskarazko sorkuntza sustatzea eta sortzaile berriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera ematea.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión