Eusko Ikaskuntzari eta Euskaltzaindiari emango diete Ibilbideari Elkar saria

2017an Eresbil Musikaren Euskal Artxiboa saritu zuteneko irudia/DV
2017an Eresbil Musikaren Euskal Artxiboa saritu zuteneko irudia / DV

Azken urteotan, bi erakunde horien ehungarren urteurrenak bete dira, eta egindako lanari aitortza egitearren hautatu dituzte, hau da, euskara eta euskal kultura, herri kultura zein kultura jasoa zaindu, landu eta zabaltzea izan dutelako helburu, Euskaltzaindiak batez ere hizkuntza, eta Eusko Ikaskuntzak, berriz, jakintza

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCODonostia

Eusko Ikaskuntza eta Euskaltzaindia saritzea erabaki du aurten Elkar Fundazioak, azken bi urteotan Euskal Herrian oihartzun handiko izan diren bi erakunde, mendeurrena ospatu berri baitute. Horrela, Elkar Fundazioak gogora ekarri nahi du bi erakunde horien lanaren garrantzia.

Erakunde bakoitzak bere izaera eta ibilbidea du, baina badituzte antzera dituzten «hainbat ezaugarri balio handiko direnak» Fundazioaren iritziz. Batetik, «erakunde nazionalak dira, hots, Euskal Herria bere osoan hartzen dute eta Euskal Herri osoari begira egin dute lan euren bizitzako lehen mendean zehar. Esan daiteke, beraz, euskararen herria egituratzeko nahitaezko elementu direla, beste erakunde askoren artean».

Euskara eta euskal kultura, herri kultura zein kultura jasoa zaindu, landu eta zabaltzea izan dute helburu, Euskaltzaindiak batez ere hizkuntza, eta Eusko Ikaskuntzak, berriz, jakintza.

Era berean, indar bilketaren eredu izan dira beren jardueran. Alde batetik, «talde zabalen bidez egin dute lan, talde lana sustatuz eta jendearen parte hartzea bilatuz; bestetik, elkarlanerako ateak zabalik izan dituzte, Euskal Herriko herri zein gizarte eragileekin batera aritu dira lanean».

Bakoitza berean, «ikur izan dira» Euskal herriarentzat, erakunde sari emaileak gaineratu duenez, erreferente eztabaidaezin. «Eta, garrantzitsuago dena, ehun urte ondoren bizirik eta indarrez daude, eta ikur izaten jarraitzen dute etorkizuneko Euskal Herria eraikitzeko orduan».

Horregatik eta egindako ekarpen handiagatik, elkar Fundazioak erabaki du 2019ko Ibilbideari saria Euskaltzaindiari eta Eusko Ikaskuntzari ematea.

Saria maiatzaren 9an, Andoaingo Bastero kulturgunean egingo den ekitaldian emango da, Gotzon Huegun eskultoreak egindako artelana bana. Ekitaldi berean, Euskal Herria Zuzenean ekimenak Proiektuari elkar saria jasoko du, 10.000 euro. Azkeinik, 2018an Joseba Jaka sormen beka jaso zuen Ma kolektiboaren eskutik, 'Lua kastore' antzerkia, dantza eta irudia uztartuko dituen ikuskizuna taularatuko da.

Temas

Euskera