Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria abian da

Mari Jose Azurmendi, iazko irabazlea, eta Iñaki Dorronsoro, erakundearen lehendakaria. /Eusko Ikasuntza
Mari Jose Azurmendi, iazko irabazlea, eta Iñaki Dorronsoro, erakundearen lehendakaria. / Eusko Ikasuntza

1983an abian jarri zenetik, Euskal Komunitate Globalarentzat ekarpen garrantzitsua egiten dioten emakume eta gizonen obra osoari (

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO

Urtero bezala, Eusko Ikaskuntzak Manuel Lekuona Sariaren edizio berri bat jarri du martxan. Helburua, euren bizi ibilbidean nabarmenak izan diren pertsonen lana aitortzea da. Sariak euskal kulturarekiko ekarpena eta konpromiso adierazgarria, baita balore unibertsala ere, eta bere lanaren dibulgazioa kontuan edukitzen ditu. Irabazleak, Remigio Mendiburuk sortutako brontzezko eskultura jasoko du.

Abuztuan zehar jasoko dira hautagaitza proposamenak erakundearen webgunean eta, behin hautagaitzak onartuta, irailaren 9tik 15era zabalduko da bozketa Eusko Ikaskuntzaren web orriaren bidez.

Azken boto kontaketa proportzio hauetan egingo da: %30 Eusko Ikaskuntzako bazkideekin, %10 Euskal Komunitate Globaleko kideen botoekin eta %60 Epaimahai Instituzionaleko botoekin. Azken hori Eusko Ikaskuntzako Lehendakariak eta Euskal Herrian erreferente diren entitateetako zenbait ordezkarik osatuko dute, eta irabazlearen izena irailaren bigarren hamabostaldian jakinaraziko da.

Manuel Lekuona Saria jaso duten pertsonen zerrenda luzea da, besteak beste, Jorge Oteizak, Eugene Goyhenechek, Micaela Portillak, Menchu Galek, Joan Mari Torrealdaik, Mari-Jose Azurmendik, Montxo Armendarizek edota Manuel Lekuona bera ere.

Eusko Ikaskuntza

Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako Foru Aldundiek sortu zuten 1918. urtean, Euskal Herriko gizarte-erronkei erantzun globalak eta bateratzaileak emateko xedearekin, lurraldeen berezitasunak kontuan hartuta eta oztopo administratiboak, ideologikoak eta gizarte mailakoak gaindituz.

Iragana ulertzetik abiatuta, Eusko Ikaskuntzak lantzen dituen azterketetan eta ikerlanetan Euskal Gizartearen orainerako eta etorkizunerako formulazioak eta orientabideak sortzen dira.

Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroako Foru Erkidegoan eta Ipar Euskal Herrian ofizialki hedatuta dagoen diziplinarteko zientzia-erakunde bakarra da.

Zientziarekin eta kulturarekin, berrikuntzarekin eta aurrerapen kolektiboarekin konpromiso aktiboa duten pertsonek osatzen dute erakundearen masa sozial zabala.