Euskarazko edo euskal kulturari lotutako 40 lan berri eramango ditu EHUk
DV
Viernes, 5 de diciembre 2025, 14:06
Argitalpen bati hainbat ukitu edo hobetzeko ahalegin egiten zaizkio, azkenean esku artean izatea lortzen den arte. Lehendabizikoak egileek egiten dizkiote gorputza hartzen doan ideiari; eta horiei jarraitzen diete testuaren gorputzean lanaren editoreek, koordinatzaileek edo lana ebaluatu dutenek egiten dituztenak. Horiek gutxi izan ez, eta batzuetan, eraldatutako testu horren gainean egileek egiten dituzten aldaketa gehiago etortzen dira berriro.
Publicidad
Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzuak urtero-urtero ehun eta berrogeita hamar lan inguru argitaratzen ditu. Horietako batzuk liburuak dira: monografiak, unibertsitate eskuliburuak, serieetan eta bildumetan argitaratutako lanak, edo kongresuetatik eta jardunaldi teknikoetatik eratorritakoak. Aldizkariek osatzen dute argitalpenen multzoa; hainbat aldizkari baitaude unibertsitate honetako funtsetan. EHUko Argitalpen Zerbitzuak urtean zehar beste azoka batzuetan parte hartzen badu ere, guztietatik bereziena edo kuttunena Durangoko Azoka da. Unibertsitateko Hizkuntza Zerbitzuak izaten dituzte bidelagun euskal argitalpenen eztanda honetan, hango kideak arduratzen baitira bai zenbait argitalpen bultzatzeaz bai eta euskaraz argitaratzen diren lan guztien euskara-kalitatea zaintzeaz ere. Plaza honetarako bereziki prestatzen dira; haien helburua izaten baita ezagutza alor ezberdinetan euskaraz idatzitako edota euskal kulturari lotutako punta-puntako lanak eramatea.
Durangoko agertokira euskarazko liburuz gainezka joango da aurten ere gure unibertsitatea, euskarazko edo euskal kulturari lotutako 40 lan berrirekin, horietako 30 euskaraz idatzitakoak.
Durangon plazaratuko ditugun lanetako bederatzi unibertsitateko eskuliburuak izango dira, horietako bi Udako Euskal Unibertsitatearekin (UEU) elkarlanean argitaratuak: Euskal gizabidearen emarian, Jon Mentxakatorre Odriozola eta Andoni Eizagirre Eizagirre; eta Asier Barandiaran Amarikaren Amerika eta diaspora euskal literaturan. Hamalau monografia berri eramango dituzte Azokara, eta serie eta bildumetan argitaratutako hamabost lan berri.
Bestalde, aldizkari zientifikoen azken zenbakiak ere eramango ditu unibertsitate publikoak Durangora: Ekaia (Zientzia eta teknologia) aldizkariaren 47. zenbakia eta ale berezia; eta Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio Urquijo (Euskal Filologia, hizkuntzalaritza eta literatura) aldizkariaren 58-2 zenbakia.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión