Borrar
Tanzmesse

Euskal dantza konpainiak Europako lehen lerrora eramateko deialdia

Tanzmesse Europako Dantza garaikide azoka garrantzitsuena da eta abuztuaren 28tik 31ra izango da

I. M.

Larunbata, 18 maiatza 2024, 11:52

Comenta

Euskal dantza sektoreko konpainiek, enpresek eta jaialdiek nazioarteko dantza garaikideko profesionalen lana ezagutu eta dantza jaialdietako programatzaileekin harremanak izateko aukera eskaintzeko asmoz, deialdi berria esleitu da.

Düsseldorf-en (Alemania) egingo den Tanzmesse Nazioarteko Dantza Azoka, Europako Dantza garaikide azoka garrantzitsuena, 2024 urteko abuztuaren 28tik 31ra izango da. Hiru egunetan zehar, 'Basque. Dance'-k erakusmahai bat izango du 38. zenbakian Eusko Jaurlaritzaren, Etxepare Euskal Institutuaren eta ADDEren lankidetzari esker.

Akreditatzeko eta azokara bertaratzeko interesa duten sortzaile edo dantza sektoreko eragileek emailez jakinarazi beharko dute Basque. Dance. standean parte hartu nahi dutela, catalogo@addedantza.org helbidearen bitartez, ekainaren 21a baino lehen. Azokarako akreditazioa lortzeko izena emateko epea ekainean zabalduko da.

'AY!YA!', Düsseldorf-en

Euskal arte eszenikoen eragileek bidalitako proposamen artistiko horiez gain, errepresentazioa zabalagoa izango da. Izan ere, 'AY!YA!' lana, Macarena Recuerda Shepherd konpainiak ondua, azokaren programazioko parte izango da eta Open Studio bat eskainiko du abuztuaren 31n.

¡AY! ¡YA!' familiei zuzendutako dantza performatiboa da. Irudimenak iradokita edo ikusmenaren engainuak eraginda, errealitatea hainbat modutan hautematera daraman ilusioa lantzen du pieza honek. Pertsona bakoitzak bere buruaz duen irudia beste irudi bat bihurtzen denean sortzen den ilusio hori biderkatu egiten da edo forma ezinezkoak hartzen ditu. Hainbat gorputz-adar dituzten gorputzak, osatugabeak, eraldagarriak eta moldagarriak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskal dantza konpainiak Europako lehen lerrora eramateko deialdia

Euskal dantza konpainiak Europako lehen lerrora eramateko deialdia