Euskal booktuber komunitatearen bila
Literaturaren inguruan hitz egiten duten youtuber euskaldunentzako lehiaketa da Booktuberboom, eta hilabete osoz igo daitezke liburuen inguruko bideoak plataformara
Galtzagorri elkarteak antolatu du, aurten ere, Booktuberboom lehiaketa. Literaturaren inguruan hitz egiten duten youtuber euskaldunen komunitatea sortzeko ekimena da, eta hilabete osoz igo daitezke liburuen inguruko bideoak plataformara.
Publicidad
Aurten, gainera, ohiko kedadarik ezingo da egin, eta ordez, Sutan Bang kolektiboko kideekin prestatu dituzte hainbat bideo, literaturaz, idazleez, sorkuntza prozesuez edota fan fiction-en inguruan hitz eginez.
Lehiaketan parte hartu ahal izateko, 14 eta 18 urte artean izan behar dira. Edozein libururen inguruan hitz egin daiteke ikus-entzunezkoan. Laugarren edizioa izango da aurtengoa.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión