Las diez noticias clave de la jornada

Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa Durangoko Azokaren babesle izango da

KONFEKOOPekin sinatutakoa hitzarmen garrantzitsua dela esan du Nerea Mujikak, eta eskertuta agertu da

DV

Sábado, 30 de septiembre 2023, 13:28

Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa, KONFEKOOP, Durangoko Azokaren babesle izango da aurrerantzean. Eragile bien ordezkariek lankidetza hitzarmena sinatu dute, eta horri esker «euskal kulturaren aldeko bidelagun» izango dira. Konfederazioaren egoitzan eginiko bileran, Gerediaga elkartearen izenean Nerea Mujika presidentea eta Beñat Gaztelurrutia koordinatzailea egon dira, eta KONFEKOOP-en partetik Rosa Lavin presidentea eta Iñaki Nubla zuzendaria.

Publicidad

Nerea Mujikak adierazi du hitzarmen garrantzitsua dela astearte honetan sinaturikoa. «KONFEKOOP-ekin oso eskertuta gaude, hitzarmen honen bidez Durangoko Azokari bultzada emango zaiolako». Izan ere, euskal kulturaren plaza antolatu ahal izateko, babesleen partaidetza ere beharrezkoa da. «Durangoko Azoka jende eta sektore ugarik egiten du posible: sortzaileek, parte-hartzaileek, kulturzaleek, erakundeek, herri-mugimenduek, eta baita babesleek ere. Eta, hain zuzen, babesleen konpromisoa ezinbestekoa da», azaldu du Gerediagako presidenteak.

Halaber, Iñaki Nublak, KONFEKOOP-eko zuzendariak, euskara eta euskal kulturarekiko duten konpromisoa berretsi nahi izan du. «Eguneroko jardunean euskara indartzea eta bultzatzea da gure helburuetako bat, eta horretan dihardugu. Bide batez, Gerediaga elkarteari gure esker ona eman nahi diogu, 1965etik, urtero-urtero, Durangoko Azoka euskalgintzaren abagune eta euskararen eta euskarazko kulturaren erakustoki izateagatik».

Eta Kooperatiben Konfederazioko presidente Rosa Lavinen arabera, hitzarmena luzaroan mantentzea nahi lukete. «Ohore handia da KONFEKOOP-entzat Durangoko Azokako kolaboratzaile eta bidelagun izatea, eta espero dugu gaur formalizatzen dugun lankidetza ibilbide luzekoa izatea», adierazi du.

KONFEKOOPi dagokionez, 1996an ipini zuten martxan Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa. Dagoeneko 1.400 kooperatibak osaturik, hainbat ardatzen inguruan egiten du lan: orientazioa, elkar-lankidetza, parte-hartzea eta elkartasuna, besteak beste. 2030 Agendarekin bat egiten du, indar berezia emanez genero berdintasunari, garapen jasangarriari eta hazkunde ekonomiko inklusiboari. Gainera, ordezkariek azaldu dutenez, konfederazioak euskal kultura bultzatzeko ildoa bere egiten du, eta, horiek horrela, hemendik aurrera Durangoko Azokaren babesle izateko erabakia hartu du.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad