Borrar
Julio Soto

Entzule gehiagok jarraitu ahal izango dute zuzenean Iruñeko Bertso Eguna

Nafarroako Gobernuak toki kopurua handitzeko baimena eman du, eta internet bidez ere jarraitu ahal izango da larunbat honetako saioa

Larunbata, 13 otsaila 2021, 09:23

Comenta

Larunbat honetan, 18:00etatik aurrera, Iruñeko Gayarre antzokian izango den Bertso Egunak espero baino entzule gehiago izango ditu, Nafarroako Gobernuak toki kopurua handitzeko baimena eman baitu. Hala, 150 sarrera gehiago jarri dira salgai antzokiko webgunean eta lehiatilan saioa bertatik bertara jarraitzeko aukera dutenentzat.

Bestalde, online ikusteko sarrerak ere badaude: www.bertsosarrerak.eus webgunean eskuratu ahal izango dira horiek. 18:00etan hasiko da Bertso Eguna Iruñeko Gayarre Antzokian. Julio Soto, Miren Amuriza, Onintza Enbeita eta Xabier Silveira bertsolariak eta Ainhoa Larretxea gai-jartzailea elkartuko dira oholtzan. Ez dira protagonista bakarrak izango, Eneko Lazkoz eta Oihane Perea bertsolariek ere hartuko baitute parte emanaldian.

«Errealitateei beste ikuspuntu edo perspektiba batzuetatik kantatuko diegu. Abiapuntuak egiten baitu gaia, kantatzeko hautatu dugun lekuak aldatzen baititu esanahiak, kolektiboan aritzeak aldatzen baitu bakarka marraztu dugun errealitatea» aurreratu du aurrelanean aritu den Saioa Alkaizak.

2021eko lehen Bertso Eguna izango da, martxoan eta maiatzean ere izango baitira, Getarian eta Hazparnen; emanaldiotarako sarrerak ere jada eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian. Plaza biziberritzeko ekimen hauek babesten eta laguntzen dituzte Laboral Kutxak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak. Iruñeko Udalak laguntzen du Bertso Eguna.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Entzule gehiagok jarraitu ahal izango dute zuzenean Iruñeko Bertso Eguna

Entzule gehiagok jarraitu ahal izango dute zuzenean Iruñeko Bertso Eguna