Muere a los 96 años el arquitecto Frank Gehry
Bixente Martinez bere diskoa aurkezten iazko Durangoko Azokako Ahotsenean. lobo altuna

Elkarlanari eutsiko diote Ahotseneak, Literaturiak eta Sormenek

Elkarrekin antolatuko dituzte aurten ere udaberriko disko eta liburu berrien aurkezpenak eta azokak

Domingo, 27 de marzo 2022, 12:57

Elkarlanari eutsiko diote aurten ere Ahotseneak, Literaturiak eta Sorkuntzen Galdakaoko Plaza berria den Sormenek, hiru ekimen horien xede nagusia bera baita: euskal sortzaileei ikusgarritasuna ematea eta plazak eskaintzea haien disko eta liburuei. Hartara, segida izango du Ahotseneak Literaturiarekin 2018an eta Sormenerekin 2020an abian jarri zuen lankidetzak, eta udaberriko disko eta liburuen aurkezpenak eta azokak elkarrekin antolatuko dituzte aurten ere, Durangoko Azokaren inguruan sortu zen Ahotseneak presentzia izango duelarik beste bi ekimen horietan. Izena-emateko epea apirilaren 4an zabalduko dugu, goizeko 10:00etan, Ahotsenearen webgunean.

Publicidad

Sormeneri dagokionez, Kultur Sorkuntzen Azoka egingo du maiatzaren 13 eta 14an, eta bertan disko eta liburu berriak aurkezteko gonbitea luzatu du. Euskara hutsez argitaratutako lanak izan beharko dira, eta 2022an argitaratutakoak. Genero ikuspegia aintzat hartuko dute «bermatze aldera», lehen obra izateari garrantzia emango diote «sortzaile berriei lekua egiteko» eta «argitaletxe eta disketxeen arteko oreka» bilatuko dute, saiatuz Euskal Herri osoko liteatura eta musika erakusten. Printzipioz Disko berriak

Disko eta liburu berrien aurkezpenen osagarri, Kultur Sorkuntzen Azoka antolatuko da Galdakaon egun horietan. Bertan, «musikariei eta disketxei erakusmahai edo standak doan eskainiko zaizkie beren ekoizpen lanak erakutsi eta saldu ditzaten». Azokan parte hartzeko ez da ezinbestekoa 2022ko disko edo liburuak izatea. Antolatzaileek gogoratu dute Galdakaon 29.500 lagun bizi direla eta bertatik itsasora bitartean Euskal Herriko populazioaren herena baino gehiago bizi dela. Horrenbestez, diote, «Ahotsenea eta Sormenekoontzat, eremu hori estrategikoa da euskarazko kulturgintzarentzat, kasu honetan, musikagintzarentzat».

Literaturian, berriz, maiatzaren azken asteburuan egin ahal izango dira liburu berriek aurkezpenak: maiatzaren 28an goizez eta arratsaldez, eta 29an goizez bakarrik. Literaturiako aurkezpenak liburu azokan bertan burutuko dira, aurreko urteetan legez. Horrez gain, «ekosistema gisa lan egiteko sineste horren baitan, gu hasita gaude bai Galdakaoko bai Zarauzko bai Euskal Herriko hainbat hedabiderekin elkarlanean Ahotseneak, Sormenek eta Literaturiak elkarrekin egin asmo duguna partekatzen, guztion artean ahalik eta herritar gehienengaino helarazteko, zuen disko eta liburu berrien irismena biderkatzeko», diote.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad