Las diez noticias clave de la jornada
Eider Rodriguez, eleberri saritua aurkeztu zuen eguneko argazkian. usoz

Eider Rodriguezek irabazi du 2021eko 111 Akademiaren Saria

Akademiakideek maisulantzat jo dute 'Eraikuntzarako materiala' eleberria

Martes, 26 de abril 2022, 12:16

111 Akademiak Eider Rodriguezi idazle errenteriarrari emango dio 2021eko 111 Akademiaren Saria, akademiakideek 'Eraikuntzarako materiala' eleberria izendatu baitute iazko libururik gogokoen. Jendaurreko sari emate ekitaldia ekaineko bigarren edo hirugarren astean egiteko asmo du akademiak.

Publicidad

212 akademiakide ditu une honetan 111 Akademiak, eta horietako 127k parte hartu dute 2021eko sariduna izendatzeko 2022ko urtarrila eta apirila bitarte burututako hiru bozketa txandetan. Rodriguezen lanak Itxaro Bordaren 'Euri zitalari esker' eleberria izan du lehiakide azken bueltan.

Akademiakideen arabera, Eider Rodriguezen eleberria «irakurlea etsipenaren eta oroiminaren arteko eremu lausora daraman literatur lan ederra» da. «Idazkera neurtua eta neurritsua. Estilo aparta. Hunkigarria da ikustea zer nolako eragina izan zuen aitaren heriotzak protagonistarengan, eta zein ondo azaltzen dion hori irakurleari. Sakonera handiko erauzte psikologikoa. Protagonistak bere aita definitzen duen moduan definituko du akaso hainbatek nobela hau: gazia eta mingotsa. Zalantzarik gabe, maisulana», azaldu dute.

Euskal Herriko irakurleek ematen duten sariak 26. edizioa izan du aurten. Manuel Larramendi Kultur Bazkunak 1996an jarri zuen abian Beterriko Liburua literatur aipamena (gerora 111 Akademiaren Saria bihurtua) euskal literaturaren plazan irakurleari hitza eta protagonismoa eman asmoz.

Ordutik izan diren idazle sarituen artean daude, besteak beste, Joxean Agirre, Lourdes Oñederra, Ramon Saizarbitoria, Joseba Sarrionaindia, Anjel Lertxundi, Bernardo Atxaga, Karmele Jaio, Irati Jimenez, Ur Apalategi, Harkaitz Cano, Miren Agur Meabe, Katixa Agirre, Kirmen Uribe, eta Uxue Alberdi.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad