Durangoko Azokan erakusmahaia jartzeko eskarien epea irailaren 30ean itxiko da
Egitaraurako proposamenak aurkezteko eta ikasle goizean parte hartzeko izen-emateen txanda irailean eta urrian zehar izango da
Hiru hilabete falta dira euskal kulturaren plazak ateak ireki ditzan, baina jada hasi da aurretiaz egin beharreko lanen zerrenda. Liburu edo diskoen lehen iragarpenak eta aurkezpenak hasi diren bezala, Durangoko Azokaren antolakuntzak martxan jarri du abenduaren 6tik 10era izango den 58. edizioan parte hartu nahi duten argitaletxe, diskoetxe, ekoiztetxe, elkarte, erakunde, banatzaile nahiz autoekoizleek izena emateko prozedura. Atarian sartuta, inskripziorako atal berezi bat dute eskura interesdunek irailaren 30a arte. Era berean, irailaren 15ean zabalduko da Ahotsenean diskoa edo liburua aurkezteko izen ematea.
Publicidad
Bost egunez sortzaileen eta kulturzaleen topaleku bilakatuko da, ohi bezala, Landako eskaintza zabal eta oparoarekin «euskal kultura erdigunean kokatuz». «Sortzaileen lanak gertutik ezagutu, nobedadeak eskuratu, atzeragoko ekoizpenetan arakatu eta kultur giro bizi batez gozatzeko aukera izango dute Durangora etorriko direnek», dio oharrak.
Izan ere, jakina denez, Durangoko Azoka euskaraz sortzen diren disziplina ezberdinetako lanen erakusleihoa da, eta egitaraua gune ezberdinetako ekitaldiekin osatzen da: ikus-entzunezkoak, arte eszenikoak, musika lan berriak, literatura lanak, zabalkunde lanak, herrigintzako egitasmoak, familia transmisioan eragiten dituzten liburu, lan musikalak…
Ez da 2023ko azokari begira gorde beharreko data bakarra izango, nahiz eta bsteak oraindik ez dauden finkatuta. Egitaraurako proposamenak aurkezteko eta ikasle goizean parte hartzeko izen-emateen txanda irailean eta urrian zehar izango da eta antolakuntzatik azaldu dutenez «aurrerago» emango da bien berri.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión