Iluntzen ari zen, eta jendez beteta jarraitzen zuen Landako guneak. durangoko azoka

Durangoko Azokak egitarau betea prestatu du azken egunerako

Aurreko egunetan bezala, hamaika ekitaldi egongo dira Azokako gune guztietan igandean zehar

m. imaz

Sábado, 10 de diciembre 2022, 19:41

Durangoko Azokako 57. edizioa azken txanpara heldu da. Igande honetan kulturaren plazak azken eguna biziko du, eta egitarau betea izango du gune guztietan, egunero bezala. Online denda itxita, 248 erakusmahaietan erosketak egiteko azken aukera izango da, 10:30etik 20:00ak arte.

Publicidad

Talaian hasiko da eguneko martxa, 10:30ean bertan, ateak ireki eta berehala. Bertan Ishii Hisao geografo eta unibertsitate irakasle japoniarrak Durangoko Azokaren eta euskal kulturaren inguruan egindako ikerketa aurkeztuko du, Gerediaga Elkarteko presidente Nerea Mujikarekin batera. Ondoren, hainbat aurkezpen izango ditugu: Jakoba Errekondoren 'Ilargia eta landareak'; 'Kultura bai, baina ez' mahaingurua... Azken ekitaldia 'Bukatu DA!' izango da, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairen eskutik. Bi sortzaileek Azokak emandakoaren errepaso arina egingo dute, umorez.

Irudienean Euskal Herriko hainbat herritan gertatutako istorioak kontatuko dituzte, ikus-entzunezkoen bidez: 'Azken dantza maisua' filmean Beasaingo Paxatxo maisuaren bizitza; Aitor Alberdiren 'Intsumisioa Bergaran, desobedientziarako bide bat'; Getaria eta itsasoaren arteko lotura kontatzen duen 'Itsasoak pizten gaitu'; Iurretako Goiuria ikastolaren historia hizpide duen 'Ilunetik argira' eta abar.

Saguganbaran ekitaldirik jendetsuena 12:30ean izango da, Ene Kantak taldearen ikuskizunarekin. Horrez gain, hainbat liburu aurkezpen egongo dira: 'Txikikondairak', 'Itsaso bizia', 'Mare, ilargiari poemak' eta abar. Szenatokian, egunero bezala, hiru talde izango ditugu mikro-antzerkitan: Badut Teatroaren 'Flamenkito'; Garazi Abaldres sortzailearen 'Hau ere banaiz' pole-dance ikuskizuna; eta Khontaira dantza-taldearen 'Elurzuriren hiru heriotzak'.

Musika Eskolan hamaika idazle izango dira, Ahotsenea solasaldien plazan, euren azken sormen-lanak aurkezten. Besteak beste, Angel Erro, Txakur Gorria, Nerea Arrien, Izaskun Etxeberria... Ahotseneako disko aurkezpenetan, egunero bezala, talde ezagunak eta banda hasiberriak tartekatuko dira. Horren adibide dira Merina Gris, Janus Lester, Burutik, Watson, Arima Soul, Fufu eta abar.

Publicidad

Azken egunean ere bisitariek eskura izango dute Durangoko Azokako autobus zerbitzua, Landako Gunearen eta Iurretako aparkalekuen artean, doan, 10:30etik 20:00ak arte.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad