Bertsolari finalistak Usoz

Dena prest larunbateko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finalerako

Agin Laburu Rezola, Alaia Martin Etxebeste, Ane Labaka Mayoz, Beñat Gaztelumendi Arandia, Beñat Lizaso Alberdi, Jon Maia Soria, Nerea Elustondo Plazaola eta Oihana Iguaran Barandiaranek osatzen dute finalisten taldea

DV

Donostia

Martes, 10 de diciembre 2019, 12:01

Larunbatean amaituko da 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, Donostia Arenan (Illunben) jokatuko den finalarekin. Finala aurkeztu dute Donostiako San Telmo museoan, zortzi finalistak bertan zirela, Saroi Jauregi Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko lehendakariarekin eta Jon Insausti Donostiako Udaleko Kultura eta Euskarako zinegotziarekin.

Publicidad

Larunbatean beteko dira hiru hilabete 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa Oñatin abiatu zela. 15 saioren ondoren, Donostian jokatuko den finalarekin amaituko da txapelketa. Agin Laburu Rezola, Alaia Martin Etxebeste, Ane Labaka Mayoz, Beñat Gaztelumendi Arandia, Beñat Lizaso Alberdi, Jon Maia Soria, Nerea Elustondo Plazaola eta Oihana Iguaran Barandiaranekosatzen dute finalisten taldea.

Saioari 17:00etan ekingo diote. Ion Zalduak eta Itziar Etxezarretak egingo dituzte aurkezle lanak. Bertsolarien lana epaitzen sei epaile hauek arituko dira: Amaia Otxotorena Gamio, Eneritz Azkue Basurko, Maite Sukia Olano, Mikel Beloki Urkizu, Mikel Lersundi Ayestaran eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan, berriz, Joxemari Altuna Berridi, Silvia Etxaniz Alberdi eta Gorka Segurola Dorronsoro.

Finalaren lehen zatian, zortzi bertsolariek 15na bertso puntuagarri abestu beharko dituzte: Binaka, gaia emanda, zortziko handian, hiruna bertso. Binaka, gaia emanda, zortziko txikian, hiruna bertso Bakarka, lehen puntua emanda, zortziko txikian, hiruna bertso.

Binaka, gaia emanda, hamarreko txikian, hiruna bertso. Bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso. Lehen zati horretan puntuazio altuena lortzen duten bi bertsolariak pasako dira bigarren atalera eta beste 10 bertso puntuagarri abestu beharko dituzte: Binaka, gaia emanda, sei puntuko motzean, hiruna bertso. Binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte.

Publicidad

Kartzelako lana gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian egin beharko dute, hiruna bertso osatuta. Saio guztiko puntuazioak, hau da, bi ataletakoak batuko dira, azkenean, txapelduna erabakitzeko. Xabier Gaztelumendik jantziko dio txapela irabazleari.

Finala jarraitzeko beste aukerak

Mugikortasun arazoak dituzten pertsonen beharrak behar bezala kudeatzeko (irismena, aretoko kokapena...), joango direla aurrez antolakuntzari abisatzeko eskaria egin dute arduradunek, gipuzkoakotxapelketa@bertsozale.eus helbidearen eta 943670575 telefono zenbakiaren bidez.

Publicidad

Larunbatean Ilunbera joateko aukerarik ez duenak ere zuzenean jarraitu ahal izango du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala. ETB4 kateak osorik eskainiko du finala zuzenean. ETB1ek, berriz, gaueko albistegien ondoren egingo du bat finalarekin.

Igandean, berriz, Hitzetik Hortzera berezia prestatuko dute finaleko bertsoaldi onenekin eta txapeldunaren hitzekin. Saioa arratsaldeko 15:00etan emango dute ETB1en.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad