Deiei erantzuten dieten gazteak badirelako
Antolakuntzak Durangoko Azokan «dagokien tokia hartzera» animatuta, ederki erantzun eta Landakoz gain beste espazioak ere bete dituzte
«Kulturgile gazteek dagokien esparrua hartu dute, bisitarietan adinkideak nahi ditugu orain». Ez da esaldi berria, baina bai Gerediaga Elkarteak oso presente duena. Hori buruan abiatu zuen duela urte batzuk Gazte Eztanda, ordutik hazten joan dena, larunbat honetako irudiek argi utzi duten bezala. Iaz enbidoari hordagoarekin erantzun bazioten, aurten eskutik daramate karta-jokoa. Eta pozik da antolakuntza, programan pausoak eman baititu gaurkoari begira.
Publicidad
Esfortzuan pisu handia izango du ikus-entzunezkoen munduak. Argi dago belaunaldi guztiek oso gertuko dutela eta izen-emateetan nabaritu da, 11:00etan Irudienean proiektatu den Sara Fantovaren 'Jone, batzuetan' filmak jendetza bildu baitu. Antzera Berbagailuko bideopodcastekin, lehen adibidea gorrian markatua zen 'BaDA!bil'-ekin. Arratsaldean izango da 'Benetan zabiz?', Josune Arakistain, Neomak eta Karmele Jaio gonbidatuta.
Zitetan berezia, haientzat zein Azokarentzat, Atarteak zuena larunbat honetan. Ilustratzaileekin zen zorra kitatuz eta Euskal Irudigileen Elkaretaren eskutik, ez dira gutxi izan proposamenak. Landakon, esaterako, stand-ean euren lana eta, batez ere, atzean dagoen prozesuaz mintzatu dira hartzaileekin. «Aukera paregabea izan da guretzat zer egiten dugun ikus dezaten». Ez da ohikoa eta eskertuta ziren. Horretaz gain, aipatutako espazio propian -Durangoko Arte eta Historia Museoa izan dute etxe- itzaletik argitara pasa dira. Bertatik pasa dira Arrate Rodriguez, Iban Galán , Iratxe Reparaz eta bazkalostean Olaia Martínez (17:30), Smoke Signal (18:00), Berexi Art (18:30) edo Morirse en Bilbao (19:00).
Horretaz gain. Azokak iraun bitartean bi erakusketa izango dira ikusgai 10:00etatik 20:00etara: 'Euskal irudigileen ilustrazioak' eta 2024ko Sormen Beka eskuratu zuen Irati Bazetaren emaitza den 'Harien isla'.
Gazteak aipatutako, ezin musika ahaztu. Plateruena bere egingo dute hainbat taldek 11:00etatik aurrera gaua ondo ilundu arte. Estreinako emanaldia Kak taldeak eskainiko du eta ordu erdiko emanaldiak eskainiko dituzte jarraian, tartean atsedentxoak egonik aldaketak egiteko. Aukera paregabea hainbat talde berri deskubritzeko (Bisai, Ixabe, Zinez…), jada bide bat egin dutenak entzun (Aria, Ødei, Herenegun), edota biral egin direnez (Jonkass, Nhil, Burutik) gozatzeko.
Publicidad
Noticia relacionada
Kontsulta ezazu 60. Durangoko Azokaren programazioa
Eta bart gaueko kontzertuei ere jarraipena emango die 23:30ean Mirua eta Naxkerren emanaldiak. Ez da edonolako batuketa. Landako 'osteko' egitaraua osatuko du Behe Bandaren 'Zeri idatziko diogu orduan?' errezitaldiak 21:30ean Musika Eskolan.
Literaturan izen handi asko
Nola ez, literatura ez da faltako. Liburu aurkezpenetan Consonnik irekiko du goiza 'hat-trick' batekin, 10:30ean Musika Eskolan Danele Sarriugarteren 'beste zerbait', Antxiñe Mendizabalen 'Katona' eta Ixiar Rozasen 'Narrugorrik' aurkeztuko baititu ordubeteko saioan. Literaturan proposamen ezberdinak hiruak, Gerediaga Elkarteak aipatutako «aukera bat emateko» modukoak. Jarraian, 11:30ean izango da ustez ezezaguna dena, aita bat nor den, ezagutzeko Hedoi Etxartek 'Izen baten promesa' (Susa) liburuan egindako bidaia. Dolua oso presente, kariñoak zipriztintzen ditu orriak.
Publicidad
Zerrenda osatuko dute Sara Uribe-Etxeberria Atxurraren 'Kuntzak eta kerak' (Balea Zuria), 12:30ean Uxue Alberdi eta Begoña Durrutyk ondutako 'Esne-berriketan' (Elkar), 13:00etan Katixa Agirreren 'Barne zerbitzuak' (Elkar), 16:00etan Mikel Ibargurenen 'Haize begitik' (Susa), 16:30ean Bernardo Atxagaren 'Enarak' (Pamiela) eta 18:00etan Mikel Ayestaranen 'Gazako istorioak: bizitza gerren artean' (Alberdania) lanek, besteak beste.
Aipatutakoak osatuko dituzte Talaian bestelako patxada batekin eta gogoeta sustatzeko bi figura garrantzitsu ardatz dituzten mahai-inguru edo agerraldiek -12:00etan 'Jon Mirande: XX. mendeko euskal literaturaren ardi beltza', 13:00etan 'Martxelo Otamendi: handira jotzeko kazetaritza'-, 15:30ean Iñigo Martinez Peñaren 'Ezinezkoaren alde' (Elkar) saiakerak.
Publicidad
Haur eta familientzako txokoa izango da Saguganbara; antzerki eta arteena Szenatokia.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión