Borrar
Olatz Larunberen 'Uholdeak'-en irudia.

Zinetika Jaialdiak 13 film programatuko ditu Donostian, Bilbon eta Iruñean

Donostian Euskadiko Arkitektura Institutuan eta Trueba Zinemetan burutuko dira jarduerak, azaroaren 26tik 28ra bitartean

Asteartea, 8 azaroa 2022, 18:27

Comenta

Zinetika Zinemaldiaren VII. edizioak 13 film programatiko ditu, munduko herrialde askotatik jasotako 1.180 filmen artetik aukeratuak, besteak beste, Txina, Iran, Estatu Batuak eta Mexikotik iritsi baitira hiru sailetan (Aukeraketa Ofiziala, Open Screen eta Zinetiks) banatuta dauden filmak.

Dantzaren, ikus-entzunezko lengoaiaren, gorputzaren eta teknologiaren arteko harremanak aztertzen dituen diziplina anitzeko hitzordua azaroaren 18tik abenduaren 4ra bitartean egongo da; Iruñean Kondestable Jauregian (azaroaren 18tik 20ra), Donostian Euskadiko Arkitektura Institutuan eta Trueba Zinemetan (azaroaren 26tik 28ra bitartean) eta Bilbon Guggenheim Museoan TopARTE programaren barnean eta museoaren 25. urteurrenean (abenduaren 3an eta 4an).

Ohi bezala, jaialdiak masterclass bat ere programatuko du. Oraingo honetan, Marina Lameiro zinemagile nafarrak emana. Halaber, ZINETIKAk IN PERSPECTIVE lana hartuko du, dantzaren, arkitekturaren eta musikaren arteko topaketan oinarritutako diziplina anitzeko performancea jokaespazio ez direnetan, Laida Aldazek zuzendua.

Bestalde, Donostiako egoitzan DECODING DANCE izeneko lantegia eginen da. Lantegia Muriel Romerok, Pablo Palaciok eta Daniel Bisig-ek (Stocos Institutua) emanen dute, eta dantzaren arte-trebetasunak eta arte digitaletako arte-trebetasunak uztartzea izango du helburu. Lantegi hori Dantzaguneak antolatua da, Zinetika Jaialdiaren lankidetzarekin.

Lanek hainbat alderdiri heltzen diete: denboraren joana, giza harremanak, migrazioa, zentzumenak, esperimentazioa, gizarte-konbentzioak, askatasuna, identitatea edo oroimena. Aukeratutako finlak Finlandiatik, Txekiar Errepublikatik, Alemaniatik, Frantziatik, Belgikatik, Greziatik, Irandik, Mexikotik, Argentinatik eta Espainiatik iritsi dira. Aukera Ofizialean sartu dira 'Work It Class!' (Pol Diggler, 8 min, Espainia), 'Walks With Me' (Kati Kallio, 10 min 40 s, Finlandia), 'Fibonacci', (Tomáš Hubáček, 8 min 13 seg, Txekiar Errepublika), 'Breakadventure' (Igor Krasik, 1 min, Alemania) eta 'Au mur de la mer' (Shawn Fitzgerald Ahern, 4 min 18 s, Frantzia).

Open Sreen-en, berriz, 'Yellow Line' (Katayoun Parmarm, 13 min 11 s, Iran), 'Uholdeak' (Olatz Larunbe, 8 min 13 s, Espainia), 'Ghu' (Imanol G.A., 7 min 30 s, Espainia), 'Desert Devil' (Carlos Wong, 5 min, Mexiko), 'Unfolding' (Noelia Pignatto, 2 min 40 s, Argentina), 'Anamnesis' (Evaggelia Lousioti, 2 min 44 s, Grezia) eta 'The Hole' (Jos Baker, Inés Carijo, Julie De Clercq, Aiko Devriendt & Ehsan Hemat, 8 min 13 s, Belgika) ikusi ahal izango dira. Zinetiks saileko film bakarra, berriz, 'Luna negra' (Miguel Goñi & Mikel Belascoain, 26 min, Espainia) da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zinetika Jaialdiak 13 film programatuko ditu Donostian, Bilbon eta Iruñean

Zinetika Jaialdiak 13 film programatuko ditu Donostian, Bilbon eta Iruñean