Robot Dreams filmeko irudia.

Tinkok 45.000 euro jasoko ditu 'Euskara Zinema Aretoetara' programarako

Berdintasuna, osasuna, gazteria edota dibertsitate funtzionala bezalako balioak lantzen dituzten zortzi film eskainiko dira

DV

Lunes, 25 de diciembre 2023, 10:31

Tinko Euskara Elkarteak 45.000 euro jasoko ditu kudeatzen duen 'Euskara Zinema Aretoetara' programa finantzatzeko. Kopuru hau Euskadiko ikastetxeetako haurren artean euskarazko ikus-entzunezko kontsumoa sustatzera eta material didaktiko espezifikoa egitera bideratu beharko du, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak jakinarazi duenez.

Publicidad

Berdintasuna, osasuna, gazteria edota dibertsitate funtzionala bezalako balioak lantzen dituzten zortzi film eskainiko dira urtean, 75.000 ikaslerengana iristeko asmoz. Jaurlaritzaren iritziz, proiektua interes publiko eta berritzailekoa da, eta egiaztatuta dago zuzeneko diru laguntza emateko aukera

Elkarteak apustu berezia egin nahi du, bere sistema indartuz filmen kopuruari zein egiten duten material pedagogikoari dagokionez, eta horretarako 'Euskara Zinema Aretoetara' programa proposatu du. Euskadiko ikastetxe guztiek programaren berri izatea eta Lehen Hezkuntzako eta DBHko haur guztiek zinema euskaraz ikusteko aukera izatea dira helburuak.

30 urteko bidea

Tinko Euskara Elkarteak 1993an hasi zuen ibilbidea, areto komertzialetako euskarazko zinema eskaintza faltari erantzuteko. Hasieratik, 3 eta 16 urte bitarteko haurrek gustuko dituzten film erakargarri eta arrakastatsuak pantaila handian euskaraz ikustea izan du helburu, haurrek zinema euskaraz ikusi ahal izatea eta ohiturak hartzea funtsezkoa baita hizkuntzaren normalizazio prozesurako.

Horretarako, filmak banatzeko eskubideak lortu ditu, eta bikoiztu eta banatu egin ditu 25 urtean zehar bete den ikastetxeen, hornitzaileen, udalen eta banatzaileen sare zabal bati esker. Urteotan egindako lan onaren adierazle da 1,6 milioi haurrek ikusi dituztela euskarara bikoiztutako eta banatutako filmak, hau da, urtean batez beste 72.000 ikusle.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad