Borrar

Paul Urkijoren 'Irati' azaroaren 18an helduko da zinema aretoetara

VIII. mendeko garai historiko ilunean girotuta dago, euskal mitologiako elementu magikoekin. Euskara da filmaren hizkuntza nagusia

Osteguna, 8 iraila 2022, 12:28

Comenta

Paul Urkijo zinemagile gasteiztarraren 'Irati' filma azaroaren 18an iritsiko da zinema aretoetara, Sitgeseko Fantasiazko Zinemaldiaren 55. edizioko Sail Ofizialean lehiatu ondoren urriaren 6tik 16ra.

Urkijoren bigarren film luzea Araba, Gipuzkoa, Bizkai, Nafarroa eta Huescako hainbat lekutan filmatu da, eta VIII. mendeko garai historiko ilunean girotuta dago, euskal mitologiako elementu magikoekin. Euskara da filmaren hizkuntza nagusia.

Eneko Sagardoy, Edurne Azkarate, Iñigo Aranbarri, Nagore Aranburu, Elena Uriz, Iñaki Beraetxe, Ramon Agirre, Kepa Errasti eta Itziar Ituño ageri dira filmaren aktore zerrendan, besteak beste.

Gainera, entzute handiko lantalde teknikoa du filmak: Nerea Torrijos jantzien buru, Mikel Serrano arte zuzendaria, Maite Arroitajauregi eta Aranzazu Calleja soinu bandaren egileak, David Heras eta Jon Serrano efektu berezien arduradunak eta Gorka Gómez argazki zuzendaria.

Paul Urkijo zuzendariaren hitzetan, «'Irati' beti kontatu nahi izan dudan Erdi Aroko abenturazko film fantastikoa da. Liluratu egiten nau euskal mitologiak, eta 'Irati' kondairen mundu ilun eta liluragarri horri egiten diodan omenaldi epikoa da. J.L. Landaren eta J. Muñozen 'El ciclo de Irati' nobela grafikoko pertsonaietan modu askean inspiratu naiz, baita beste euskal kondaira eta gertakari historiko batzuetan ere, hala nola Orreagako guduan».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Paul Urkijoren 'Irati' azaroaren 18an helduko da zinema aretoetara

Paul Urkijoren 'Irati' azaroaren 18an helduko da zinema aretoetara