Las diez noticias clave de la jornada

'Negu hurbilak', urrian Valladoliden

Urriaren 21etik 28ra ospatuko den SEMINCIn izango da Negu kolektiboaren ikus-entzunezkoa

J. A.

Viernes, 1 de septiembre 2023, 13:00

Negu Kolektiboaren lehen fikziozko-film luzeak, 'Negu hurbilak' ikus-entzunezkoak, ibilbide oparoan beste urrats bat eman du. Lehenik Bartzelonako D'A Film Festival zein L 'Alternativa, Tarragonako REC, Xixongo Semilleru LAB edota Palmako Atlantida Film Fest jaialdietako industria sailetatik igaro zen eta, ostean, nazioarteko estreinaldia izan zuen Locarnoko (Suitza) Nazioarteko Zinema Jaialdian estreinatuta.

Publicidad

Cineasti del Presente sailean lehiatu da, mundu osoko zuzendari hasiberrien lehen eta bigarren filmei eskainitako lehiaketa atalean, eta lau emanaldi egin ditu, orotara. Epaimahaiaren aipamen berezia eskuratu du bertan proiektuak.

Hala, Valladolideko Nazioarteko Zinema Astean izango da, urriaren 21etik 28ra ospatuko den SEMINCIn. Punto de Encuentro sailean lehiatuko da lana, beren ibilbidea modu irmoan hasi duten Estatu Espainiarreko zinemagileen lanak erakutsiko dituena.

'Negu hurbilak' 2010ean kokatzen da, isolamenduari, itxaroteari eta nortasun irrikari buruzko filma da eta neska baten ihesaldia kontatzen du. Euskal Herriak bizi izan duen gatazka luzea amaitzear dago 2011n. Neska gazte bat ihesi doa. Helburu garbi bat dauka: muga pasatzea, bai baitaki, hala, bere jaioterritik, bere jaiotetxetik urrun eramango duela, bertan ez baitago seguru. Ihesean doala, Zubietara iritsiko da. Mugako herri horretan, antzinako mitoek eta gaur egungo gatazkak bat egiten dutela ematen du. Herriko etxe bateko ganbaran ezkutatuta, harria bezain mugigaitza den hango egunerokotasunaz jabetzen hasiko da. Denbora lauso eta mugagabea igaro ahala, egunak gau eta gauak egun bihurtzen diren horretan, protagonistaren ihesa gero eta trakets eta korapilatuagoa bihurtuko da, eta behe-laino trinkoak erabat inguratuko du.

Jone Laspiurrek protagonizatzen duen filma iluna da, pausatua, eta gainerako aktoreak ez dira protagonistak, Zubietako herritarrak dira. «Gidoia badago, baina baita inprobisazio asko ere», azaldu zuen Mikel Ibarguren.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad