Borrar

Buru-belarri lanean bihar dena prest eduki ahal izateko

Bi urteko hutsunearen ostean, aurreneko egunean gerturatuko diren milaka ikasleak hartzeko irrikan daude

M. IMAZ

Asteartea, 6 abendua 2022, 09:28

Comenta

Irekierarako atzera-kontaketa bizkortzen ari den den heinean, muntaketa-lanetan buru-belarri ari dira, Landako Gunean erakusmahaiak atontzen zein Azoka hedatuko duten guneak egunotako funtziotara egokitzen. Aurreneko aurkezpenea egin zutenetik behin eta berriro gogoratu dutenez, ohiko formatuarekin eta murrizketarik gabe egingo da aurten Durangoko Azoka bihartik igandera bitartean, abenduaren 7tik 11ra. Kulturzaleek 248 stand, 930 nobedade eta 270 kultur ekitaldi izango dituzte eskura, euskal kulturaren 'eztandaz' gozatzeko.

Ikasle Goizarekin abiatuko da aurtengo Azoka 10:30ean. Bi urteko hutsunearen ostean, milaka ikasle gerturatuko dira Azokara Euskal Herriko ikastetxe ezberdinetatik, eta haiek hartzeko irrikan dago Azoka. Aurten 1.500 ikaslerentzako tailerrak antolatu ditu: literakzioa, euskarazko websailak, antzerki sorkuntza... Lehenengo aldiz, gainera, hezitzaileentzako eskaintza ere antolatu du Azokak, hezkuntzarako baliabide digital libreen eta kultura eta hezkuntzaren inguruan. Ikasleentzako tailerrak beteta dauden arren, Durangoko Azokarako sarrera librea izango da kulturzale guztientzat.

'DrunDA!', hasiera ofiziala

Ikasle Goiza amaitu eta gero hasiko da ohiko egitaraua Azokako gune guztietan. Irudienean 'DemaS.A.' sortzaile amateurren arteko finala ospatuko da, 17:00etan. Saguganbaran Usue Egia durangarrarekin ilustrazio-tailerra egongo da, Egia baita aurten Saguganba dekoratzeaz arduratu den sortzailea. Kabi@n Euskal Herrian sortutako euskarazko plataforma ezberdinak ezagutuko ditugu: '2deo Laborategia', 'Frontoi', 'Memeka', 'Balea Funk', 'Gernika 2037' eta 'Triklatua'.

Ahotsenea Solasaldiak gunea Musika Eskolan egongo da aurten ere, eta lehenengo egunetik hartuko du martxa bizia. Disko aurkezpenen kasuan, Plateruenan bost eguneko musika-maratoiari hasiera emango zaio: Olaia Inziarte, Maraca Diablo, Zakill, Sua, Bolbora... Eguna Goxua'n Salsa taldearen saltsa doinuekin eta Delirium Tremens talde ezagunaren zuzenekoarekin amaituko da.

Szenatokian, bere aldetik, Azokako hasiera ekitaldi ofiziala antolatuko da, 19:00etan. 'DrunDA!' izeneko ekitaldia Barrexerka taldeak gidatuko du, eta bertan parte hartuko dute Gerediaga elkarteko eta Azokako babesle nagusietako ordezkariek.

Egunero bezala, Landako Guneko erakusmahaietan hainbat sortzaile euren azken lanak sinatzen egongo dira. Besteak beste, Jakoba Errekondo, Saroa Bikandi, Igor Meltxor, Leire Milikua, Katixa Agirre eta Harkaitz Cano idazleak; edota Zea Mays, Zetak, Ilargi, ETS, Bulego, Gatibu, Rafa Rueda eta Ines Osinaga musikariak. Sinaduren ordutegia eta egitarau gaurkotua www.durangokoazoka.eus webgunean kontsulta daiteke.

Bestalde, aurrez aurreko edizio honetan ere jarriko da martxan Durangoko Azokako online denda. Landako guneko erakusmahaietan eskuratu ahal diren nobedadeak erosi ahal izango dira Azokako denda digitalean, abenduaren 7tik 10era arte.

Durangoko Azokak gonbitea luzatzen die bisitari guztiei garraio publikoa erabil dezaten Durangora etortzeko. Auto pribatua erabiltzekotan, Azokak martxan jarri du doako autobus-lanzadera zerbitzua. Autobus zerbitzu horrek Landako Gunea eta inguruko aparkalekuak lotuko ditu 20 minuturo, 10:30etik 20:00ak arte, eta martxan egongo da abenduaren 8tik 11ra arte.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Buru-belarri lanean bihar dena prest eduki ahal izateko

Buru-belarri lanean bihar dena prest eduki ahal izateko