Borrar
Iñigo Legorburu, orain hilabete batzuk egindako argazkian. arizmendi

'Bertsolari'-ren lehen bertso-paper lehiaketa Iñigo Legorburuk irabazi du

'Amaren bularra' bertso-sorta ama eta alaba nerabe baten harremanean oinarrituta dago

Larunbata, 14 abuztua 2021, 17:23

Comenta

30. urteurrena betetzen duela-eta, bertso-paper lehiaketa antolatu du lehen aldiz 'Bertsolari' aldizkariak, eta helduen atalean aurkeztu diren 16 lanen artean Iñigo Legorburu nagusitu da 'Bularretik mintzo' sortarekin.

Bertso-sortak hiru bertsoz osatua behar zuen gehienez eta gaia eta doinua libreak ziren. Irabalearen hitzetan, «nahiz eta zortzi edo bertso gehiagoko formatuetara ohiturik nagoen, argi neukan kasu honetan bertso txapelketako Kartzelako gaiaren antzeko zeozer egin behar nuela, hiru bertso edukiz aberatsak non emozioa azken unerarte mantentzen den».

Horretarako, ama eta alaba nerabe baten harremanean oinarritu du bere lana. «Irakurleak trama jarraitzeko arazorik ez du, baina azken bertsoko erdira arte ez da guztiz argitzen zertaz dijoan. Eta hor, irakurlearen buruan klak antzeko bat entzun zedin nahi nuen, beste bertsoak diren piezak enkajatuko zirenak, osotasun bat emanez lanari», esan du ehun sarien langa urte hasieran gainditu zuen Legorburu.

Doinuari dagokionez, Xabier Leteren 'Amaren bularra' erabili du. Egilearen hitzetan, «doinu iradokitzailea eta intimista da, berez sehaska kanta bat dena, goxoa eta narratibarentzat ongi zetorkidana; nahiz eta neurri txikiko 7-6 formatu horrek eta 8 errimaz osatu beharreko bertsoak mugatzen ninduen…».

'Bertsolari' aldizkariaren udako alean daude irakurgai bertsoak, eta Oskar Estanga nafar bertsolariak musikatu egingo ditu, gero sare sozialetan eta interneten zabaltzeko, podcast eta Youtube kanalen bidez. Garrantzia ematen dio Legorburuk hedapenari, bere ustez «bertso idatzien zabalkundean ez garelako asmatzen ari. Nire iritziz, bertsoa gaur egungo komunikazio moduetara bikain egokitzen da, azkarra eta barneratzen nahiko erraza delako oro har. Gainera, haietako askok gai sozialak eta denoi eragiten dizkigutenak ikutzen dituzte eta horrek, oso hurbilekoak bihurtzen ditu».

Epaile modura, Ekaitz Goikoetxea, Eli Pagola eta Mikel Mendizabal jardun dira eta bigarren saria, Mikel Retolaza bizkaitarrak jaso du. Irabazleak, sari bezala Getariako Kabian apartamentuetan gau bateko estantzia bi lagunentzat eta Elkano Scaperoomerako bi sarrera lortu ditu eta Ternuaren kamixeta bat. Horretaz gain, partehartzaile guztiek 'Nork' komikiaren kamixeta bat lortu dute, parte hartze soilagatik.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Bertsolari'-ren lehen bertso-paper lehiaketa Iñigo Legorburuk irabazi du

'Bertsolari'-ren lehen bertso-paper lehiaketa Iñigo Legorburuk irabazi du