Bost urteko bidaiaren azken txanpa
Bertsolari Txapelketa Nagusia, «egunerokoan eta ahalegin handiz egunero egiten den lanaren ondorioa»
nerea azurmendi
Sábado, 25 de junio 2022, 17:04
Azken bi urteen irudiko, atariko gorabeheratsua izan du Bertsolari Txapelketa Nagusiak, sarreren sareko salmentan izan ziren arazo teknikoen kontura. Luzeegi jo gabe onbideratu ziren gauzak, baina, eta bertsosarrerak.eus normaltasun osoz dabil ostiralaz geroztik, zaleek osa dezaten irailaren 24tik abenduaren 18ra bitarteko 'menua', bi egun horien artean jokatuko baitira Txapelketa Nagusiko 14 saioak.
Publicidad
Zirraragarriena izanagatik, bidaiaren zati txiki bat da udazkeneko hori, asteazkenean Bilbon egin zuten aurkezpenean Idoia Trenor Bertsozale Elkarteko koordinatzaileak esan zuen moduan Txapelketa ez baita «ekintza isolatu bat, txikitik, egunerokoan eta ahalegin handiz egunero egiten den lanaren ondorioa» baizik, eta bertsolarizaren unean uneko egoeraren isla ere bai. Hortaz, ezustekorik ez bada, hamairu aste dituzte bertsolariek eta zaleek pandemiaren zama astindu eta kostata iritsi den Txapelketa Nagusiari sasoi betean ekiteko.
17 txapelketa, 9 txapeldun. Bost urteko eta ezustekoz betetako bidaiaren azken txanpa izango da hemezortzigarren Txapelketa Nagusia, Bertsozale Elkarteak antolatutako hamargarrena, hamargarren txapelduna nor izango den ere argituko duena, 1935 urtean aurrenekoz jokatu zenetik bederatzi bertsolarik jantzi baitute txapela: Iñaki Eizmendi Basarrik (2); Manuel Lujanbio Txirritak (1); Manuel Olaizola Uztapidek (3); Xabier Amurizak (2); Sebastian Lizasok; Jon Lopategik; Andoni Egañak (4); Maialen Lujanbiok (2) eta Amets Arzallusek.
42 bertsolari. Protagonista nagusiak, jakina, Txapelketa Nagusian parte hartuko duten 42 bertsolariak izango dira: 15 emakumeak eta 27 gizonezkoak. Bidea ez dute denek batera hasiko. Lurraldekako txapelketetan sailkatu diren 36 bertsolariek lehenengo fasea jokatuko dute irailaren 24tik urriaren 9ra, seina parte-hartzaileko sei saiotan. Horietako 19 –talde bakoitzeko irabazlea eta puntu gehien batzen dituztenak– igaroko dira bigarrenera. Bidaia hasieratik egingo duten bertsolari horien artean daude Nafarroako, Bizkaiko eta Arabako Txapeldunak: Saioa Alkaiza, Nerea Ibarzabal eta Peru Abarrategi, hurrenez hurren. Ez, ordea, 2017an finalista izateagatik zuzenean finalaurrekoen lehen fasera igaroko diren Beñat Gaztelumendik eta Amets Arzallusek. Hor egingo dute topo Unai Agirre, Sustrai Colina eta Aitor Mendiluze 2017ko finalistekin. Maialen Lujanbio txapelduna finalean bilduko zaie haraino heldu direnei. Lujanbiok, Mendiluzek bezala, hauxe izango du zazpigarren Txapelketa Nagusia. Eskarmentu handikoak dira halaber bost ediziotan aritu diren Unai Agirre eta Sustrai Colina, eta lau parte-hartze pilatu dituzten Xabier Silveira, Onintza Enbeita eta Amets Arzallus. Hirutan aritu dira, eta horrenbestez laugarrenari ekingo diote, Iñigo Mantzizidor 'Mantxik', Nerea Elustondok, Oihana Bartrak, Miren Artetxek, Julio Sotok, Beñat Gaztelumendik, Jone Uriak eta Miren Amurizak.,
Zazpigarren Txapelketa Nagusia izango da Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluzerentzat, eta seigarrena Unai Agirre eta Sustrai Colinarentzat. 15 bertsolari, berriz, aurreneko aldiz ariko dira maila altueneko norgehiagokan.
Nagusiak 1975eko Aitor Mendiluze eta Unai Agirre dira. Gazteena, berriz, 2000. urtean jaiotako Gorka Pagonabarraga da
Batez besteko adina, 35 urtekoa. Bertsolari beteranoenen artean dago 1976ko Lujanbio hernaniarra –Xabier Silveira ere urte berekoa da–, eta nagusiak urte bat lehenago jaiotako Aitor Mendiluze eta Unai Agirre dira. Parte-hartzailerik gazteena, milurteko honetan jaiotako bakarra, 22 urteko Gorka Pagonabarraga durangarra da. Oro har, 40 urtetik gorako 7 bertsolari daude (4 gizonezko eta 3 emakume), eta 11 dira, berriz, 30etik beherakoak (8 gizonezko eta 3 emakume). Talde handiena –24 lagunekoa, guztizkoaren %57– 30 eta 40 urteen artean daudenek osatzen dute. 15 gizonezko eta 9 emakume daude talde horretan. Bertsolari guztien adinak aintzat hartuta, berriz, 35 urtekoa da batez bestekoa; 31ekoa emakumeen kasuan. Txapelketa Nagusian parte hartzeari uko egin dioten bertsolari gehienak (Aitor Sarriegi, Igor Elortza, Beñat Lizaso, Etxahun Lekue, Jokin Uranga eta Jon Maia) 40 urtetik gorakoak izateak (Odei Barroso da salbuespena) izan lezake eragina batez besteko adinean, haien ordez (Sarriegi eta Elortza 2017ko finalistak ez dituzte ordezkatu, gainerakoak bai) kantatuko duten ia denak 30 urtetik beherakoak baitira. Ahots berriak entzungo direla argi dago, bertsolarien heren batentzat –11 gizonezko eta 4 emakumerentzat– lehen Txapelketa Nagusia izango baita 2022koa.
Publicidad
Sarrerak. Lehen orduetako arazoak gaindituta, saio guztietarako sarrerak dituzte eskura zaleek. Bazkide, ez-bazkide edo gazte (2004tik aurrera jaioak) izan, desberdinak dira prezioak. Bazkideek 10 eurotan eskuratu ahal izango dituzte lehen faseko saioetarako sarrerak; 14 eurotan bigarren fasekoak eta 30etan finalekoak. Ez-bazkideen kasuan, 12, 17 eta 43 euroko prezioa izango dute sarrerek hurrenez hurren, eta 6, 10 eta 20koa, berriz, gazteentzako sarrerek. Ekainaren 30era arte, gainera, bazkideek sarrera gordeta izango dute finalerako, eta edonork erosi ahal izango ditu eskudirutan Nafarroako Bertsolari Elkartearen egoitzan. Gainerako saioetarako sarrerak fisikoki erosteko aukera izango da irailetik aurrera, baldin eta lehenago amaitzen ez badira.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión