Borrar
Bigarren faseko azken saioan, igaldekoan, lortu zuen finalerako azken txartela Lesakako 'Unibertsolariak' taldeak. N.B.E.

Bardoak Nafarroako taldekako bertso ekimenak baditu finalistak

'Addams familia','Aldatzea komeni' eta 'Unibertsolariak' taldeak nagusitu dira asteburuan jokatu diren bigarren faseko azken hiru saioetan

Astelehena, 12 martxoa 2018, 13:37

Comenta

Asteburuan Leitzan, Erratzun eta Lesakan jokatuko diren bigarren faseko hiru saioetan beste horrenbeste taldek eskuratu dute hilaren 24an Lekunberrin izango den Bardoak Nafarroako taldekako bertso ekimeneko finelerako txartelak. 'Baztan-Malerrekako Addams familia'-k, Leitzako 'Aldatzea komeni' taldeak eta Lesakako 'Unibertsolariak' izango dira finalean kantatuko duten hiru taldeak.

Ostiralean Erratzun 'Addams familia' eta 'Topa Bardo kopa!' taldeak izan ziren kantuan, eta azkenean etxekoek lortu zuten sailkatzea. Ostiralean ere, Leitzan etxeko 'Aldatzea komeni' taldeak Berako 'Ibardin: Hiru ta lau dira zazpi' taldearen bisita jaso zuen, eta hemen ere etxekoek eskuratu zuten finalerako txartela.

Azkenik, igandean Lesakako Arrano elkartean bigarren faseko azken saioa jokatu zuten 'Unibertsolariak' eta '(Larraun da Araitz) Bi dozena' taldeek. Lesakarrek irabazi zuten saioa eta finalerako sailkatu. Finalerako zein ondoko afarirako txartelak dagoeneko salgai daude.

2012an sortu zen Bardoak Nafarroako taldekako bertso egitasmoa, herrialdeko bertso-eskolen sarea indartu asmoz. Ordutik, bi urtean behin antolatzen da, auzolana eta talde lana oinarrian jarriz. Modu horretan, bertsolaritza beste modu batera lantzeko aukera ematen da, bertsolari eta bertsozaleen harrobia sustatuz, gune berriak barneratuz eta molde parte-hartzaileak praktikan jarriz. Aurtengoa, Bardoak egitasmoa antolatzen den laugarren aldia izango da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bardoak Nafarroako taldekako bertso ekimenak baditu finalistak

Bardoak Nafarroako taldekako bertso ekimenak baditu finalistak