Las diez noticias clave de la jornada
Intza Alkain, Ainhoa Etxebarria eta Itziar Urretabizkaia, antzezlanaren entsegu batean. Lobo Altuna
'Baginaren bakarrizketak' | Txalo

«Edonor, gizon zein emakume senti daiteke interpelatuta»

Ostiraletik igandera arte oholtzaratuko dute 'Baginaren bakarrizketak' (Txalo), oraindik tabu den emakumeen sexualitatea gai duen antzezlana

Jon Agirre

Donostia

Martes, 15 de agosto 2023, 17:47

Eztabaida pizten, moldeak apurtzen eta, batez ere, emakumeen sexualitatea lotsarik gabe oholtzaratzen 27 urte darama Eve Ensler feminista eta ekintzaile estatubatuarrak idatzitako 'Baginaren bakarrizketak' antzezlanak. Umore dosi handiekin, probokazioa ukitu batzuekin eta, batez ere, 200 emakumeren lekukotzak batzeak duen indarrarekin, abuztuaren 17tik 20ra Donostiako Antzoki Zaharrean ikusi ahalko da Txaloren eskutik Ainhoa Etxebarria, Itziar Urretabizkaia, Intza Alkainek Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean gorpuztutako bertsioa.

Publicidad

Izenburuak dioen bezala, antzezlanak bakarrizketa formatua du batik bat, nahiz eta tarteka aktoreen arteko elkarrizketak ere badauden. Hala, ikusleak Etxebarria, Urretabizkaia eta Alkain hainbat rol interpretatzen ikusiko ditu. «Horrek aukera ematen du jolasteko eta hots edo bizipen ezberdinak obra barnean egoteko», azaltzen du Urretabizkaiak. Noski, Alkainek nabarmendu bezala «bada erronka pertsonaia batetik bestera hain azkar pasatzea», baina, aldi berean, horrek obrari «erritmoa ematen dio, halako bizitasuna, eta hori ona da».

Bakarrizketak, gainera bata bestearekiko oso bestelakoak dira Enslerrek elkarrizketatutako emakumeak adin, arraza, maila kultural eta sozial ezberdinetakoak baitziren. Hiru aktoreentzat «oso berezia» izan da bizipen horiek ezagutu eta emakume horien azalean jartzea. «Oso kuriosoa izan da denetatik kontatzen delako. Badaude testigantza edo bizipen batzuk gogorragoak, emakume hauek bere gorputzarekin izandako bizipenak gogorragoak direlako, baina beste kontakizun batzuk dibertigarriak dira umoretik kontatzen direlako: lotsak baldin badaude tarteko. Denetatik, bidaia bat izan da», dio Urretabizkaiak. Alkainek argitu bezala ez dira testigantza guztiak azaltzen –bestelakoan antzezlanak «lau ordu iraungo lituzke»–, baina hauek dituzten irizpide partekatuak multzoka aurkezten zaizkio ikusleari.

Beharrezko kontsideratzen duten gai bat landu eta eragiteko aukera izatea «opari» bat da Urretabizkaiarentzat. «Askotan ez dago beste aukerarik, ondo pasarazten duten testuan iristen zaizkizu, agian zuk aukeratuko ez zenituzkeenak. Gustuko zerbait da eta guk asko disfrutatzen dugu». Horren jakitun, eta ikusle bezala izandako esperientzia buruan, Alkaini gustatuko litzaioke publikoarengan zapore berdina uztea.

Euskaraz bigarrenez

Izan ere, Alkain eta Urretabizkaiak oroitzen duten bezala ez da 'Baginaren bakarrizketak' obra euskaraz lehen aldiz antzezten dela eta horrek, hein batean, lana erraztu du zuzenean sartu baitira entseguetara eta «testua gorpuztera» moldaketa handirik egin gabe. «Ez da gaizki zaharkitu den antzezlana, baina konturatu gera termino aldetik zaharkitu dela», azaltzen du Urretabizkaiak. Esaterako, testu osoan zehar 'emakume' terminoa erabiltzen dela eta, beraz, «egungo lengoaiara moldatzeko» hautua egin dute. «Egun badakigu emakume eta gizonak daudela baginarekin eta hori ere adierazi nahi izan dugu. Ezagutza ere handitu da, lehen bagina deitzen zitzaion genital guztiei eta orain badakigu bagina dela genitalen zati bat. Horri ere lekua egin diogu»

Publicidad

Zorionez, ez da aktoreek hamabi urte hauetan nabaritu duten aldaketa bakarra. Oraindik emakumeen sexualitatea tabua dela iritzi badute ere, askotan lotsaz edo estigmaz inguratua dagoela nabari izan badute eta bidea egiteko badago ere, egoera hobea dela uste dute. «Duela 11 urte askoz ere tabuagoa zen orokorrean plazerari buruz hitz egitea. Egun ez hainbeste, baina hala ere testigantza hauek antzeztean konturatzen zara denok izan dugula lotsa puntu hori gorputz edo genitalekin, beldurrak ere izandako esperientzien arabera», dio Alkainek. Belaunaldi aldaketa argi ikusten du Urretabizkaiak. «Nire belaunaldikoek oraindik tabu hori gehiago dute edo dugu, oraindik dena ondo dagoenaren esaldi hori esatea. 'Dena ondo'. Eta hori ez da horrela. Miresgarria da gazteek askatasun gehiagoz hitz egiten dutela. Eta hori da bidea, ez?».

  • Antzezlana. 'Baginaren bakarrizketak' (Txalo).

  • Aktoreak. Ainhoa Etxebarria, Itziar Urretabizkaia, Intza Alkain.

  • Datak. Abuztuaren 17tik 20ra 20:00etan Antzoki Zaharrean (Donostia).

  • Ostean Zarautzen (Irailak 15, Modelo Aretoa; Lazkaon (azaroak 15); Olaztin (azaroak 18) eta Hondarribian (azaroak 25).

Horixe da bientzat obraren helburua, «jendea gehiago hitz egiten hastea, partekatzen hastea, kontatzen hastea, bakoitzak bere sexualitatearekin duen erlazioa eta harremana kontatzea». Eta normalizazio eta naturalizazio prozesuan 'Baginaren bakarrizketak' antzezlanak lagun dezake bien aburuz. Lekukotzen bitartez emakumeek euren sexualitatearekiko sentitu eta sentitzen zituzten erru eta lotsa sentipenetatik libre azaldu zituzten eta, horri esker, «ia edonor interpelatuta senti daiteke, bai emakume zein gizon». Are gehiago antzerkia era kolektiboan bizi denez. «Oholtzan kontatzen duguna jendearentzako da, baina une berean bizipen hori konpartitua da». Era horretan, aktoreen ustez, genitalekin izandako esperientzia gogor bat, gorputza adierazteko edo plazera sentitzeko izandako lotsa elkarbanatzeak «lagun dezake esateko 'ba izan dut nik hau nire bizitzan' eta askatasun gehiago sentitu dezakezu ondokoari partekatu eta identifikatua sentitzeko, bide bat irekitzen du komunikaziorako».

Publicidad

Klasiko bihurtzear den Eve Ensler ekintzaile feministaren testua

Eve Enslerrek 1996an idatzitako antzezlana testu garaikideen artean gehien oholtzaratua izan den obretako bat izateak «presio txiki» bat sortzen die aktoreei «ardura» delako, baina aldi berean motibatzen duen datua da. «Euskaraz gainera ere egin zen eta oso ondo funtzionatu zuen. Segurtasun puntu horrekin goaz, baina hori ere erantzukizuna da. Erdibidean gabiltza», diote barre artean. Horixe bera da Urretabizkaia eta Alkainentzat bertaratzeko arrazoi nagusienetako bat. «Horrelako antzezlana, klasikoa bihurtzear dagoen testua, ikusteko aukera ez nuke galduko». Gainera, bermatua dagoen dibertsioaz gain «hausnartzeko aukera ematen duen gai oso interesgarria» lantzen dela nabarmentzen dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad