Azkoitia BHIko ikasleek irabazi dute portaDA! erronka
Alberto Ladron Aranaren 'Piztiaren begia'-ren azala erabili dute. Lehen Hezkuntzari dagokionez, Sopelako Ander Deuna Ikastolako haurrek Karmele Jaioren 'Aitaren etxea' liburua erabita egon duten lana saritu dute
Ostirala, 3 abendua 2021, 12:43
Aurten, osasun-egoerak baldintzatuta, Durangoko Azokak ezin izan du urtero bezala aurrez aurreko Ikasle Goiza antolatu. Horren ordez, 'portaDA!' lehiaketa antolatu du kulturaren plazak. Euskal Herriko ikastetxeek erronka bati aurre egin behar izan diote: euskarazko liburu edo disko baten portadarekin sormen lan bat egin behar izan dute, portada eta elementu fisikoak tartekatuz.
Bada, Azokak jarritako erronkari heldu diote Euskal Herriko ikastetxe ugarik. Proposamenak heldu dira Euskal Herri osotik: Lekeitio, Zumarraga, Tutera, Kanbo, Gasteiz, Zornotza, Bilbo, Larzabale, Aramaio, Plentzia, Lezo, Ugao, Lekunberri, Gernika, Goizueta...
Durangoko Azokak jasotako lan guztien maila ona nabarmendu nahi du, oso proposamen sortzaileak heldu direlako.
DBH-Batxilergoko kategorian, Azkoitia BHI ikastetxeko 'Piztiaren begiak' lana suertatu da irabazke, Alberto Ladron Arana egilearena.
Lehen Hezkuntzari dagokionez, Sopelako Ander Deuna Ikastolako 'Aitaren etxea' lana, Karmele Jaioren liburua erabilita.
Sari moduan, LHren kasuan, 'Iratxoen kantu sekretuak' ikuskizuna izango dute ikastolan, Iñigito Txapelpunk-en parte-hartzeagaz. Azkoitia BHI ikastetxearen kasuan, ostera, Huntza taldearen egokitutako kontzertua izango dute.