Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Herritar askok egin zuten omenaldiarekin bat. J.M. LOPEZ
Artze oroituz, partekatuz, biziz

Artze oroituz, partekatuz, biziz

Urtarrilean hildako poeta eta txalapartariari omenaldi egin zioten atzo usurbildarrek |

Felix Ibargutxi

USURBIL.

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Domingo, 17 de junio 2018, 10:18

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Usurbildarrek usurbildar bati Usurbilen. Atzo omenaldi egin zioten Joxan Artzeri, guztiz herrrikoia, bizilagunek elkar hartuta. Izan zen 'kanpotarrik' ere, salbuespen banaka batzuk.

Eguerdian 'Joxan Artzeri oroituz' ekitaldia izan zen. Zalantzazko eguraldia zela eta, Mikel Laboa plazatik frontoira aldatu zen. Zuaznabartar batzuen txalaparta joaldiarekin ekin zitzaion. Gero, herriko bi idazlek Artze zenaren olerki batzuk irakurri zituzten, Yolanda Arrietak eta Ugaitz Agirrek.

Eme musika taldekoak ere jardun ziren: Aritz Arregy -Joxanen iloba-, Nora Izagirre eta Ruben Caballero. Eta baita bertako Zumarte musika eskolako kide batzuk ere: Ixak Arruti eta Nora eta Lide Pagola ahizpak. Baita Arantxa Ansa kantaria ere. Zenbaitetan, kantarien aldamenean herriko dantza taldeko zenbait kide ari izan ziren.

Bi lagunen hitzaldi laburrak ere izan ziren. Batetik, Jose Ramon Furundarena, omenaldiaren antolatzaileen izenean. «Joxan lanbro artean ezkutatu zaigu, baina gure artean segiko du», adierazi zuen. «Maite ditut/ maite/ geure bazterrak/ lanbroak/ izkutatzen dizkidanean» dio Artzeren kantu ezagunenetako batek, eta atzo goizeko lehen orduetan horixe gertatu zen Usurbil aldean. Joxan zenaren etxetik ez zen Andatza ikusten, ezkutuan gelditua zen.

Halaber, Furundarenak gogora ekarri zuen Joxanek Jexux anaiaren heriotzakoan ,hala eskatuta, sortutako leloa: «Zihardutenean dihardugu».

Xabier Arregi alkateak ere egin zuen hitzaldia. «Egiaren bilaketari emana», era horretara definitu zuen hildakoa. Eta hau gaineratu zuen: «Txoriak, txori nahi zituen; herriak, egiazko herri; airea, egiazko aire».

Kantu Jirako lagunek ere egin zuten kantuan, Jaione Eskuderoren zuzendaritzaren pean, besteak beste 'Txoria txori' eskaini zutelarik, orduan entzule zeuden hainbat lagun batu egin zitzaizkielarik.

Bukaera aldera, alkateak oroigarria eman zion Carmen Esteban, Artzeren alargunari: Zumetak omenaldirako egindako kartela, alegia.

Orain egun gutxi, Zumetak hauxe idatzi zuen testigantzen liburu handian: «Agur, Joxan, beti izango naiz zure ibilbide etiko eta artistikoaren miresle harritua».

Ekitaldia, hasi bezala, Zuaznabartar batzuen txalaparta joaldiarekin amaitu zen.

Gero, arratsaldean, 'Joxan Artze partekatuz' ekitaldia egin zen, herritar soilek haren poemak irakurri zituztelarik. Eta gauean, frontoian, 'Joxan Artze biziz', orduan ere hainbat osagairekin, eta herritarren parte-hartzearekin. Oreka TXkoak ere aritu ziren, herri horretan baitute egoitza, Txokoaldeko Txalaparta Txokoan, hain zuzen ere.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios