2024ko Arabako Bertsolari Txapelketako

Aroa Arrizubieta nagusitu da eta lehen txapela lortu du

Apenas puntu bateko aldearekin gailendu du Manex Agirrerekin (613,5 puntu) izandkao buruz burukoan

Iker Mendia

Sábado, 16 de marzo 2024, 22:20

Aroa Arrizubieta Gasteiztarrak jantzi du larunbat honetan 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketako txapela hiriburuko Printzipal Antzokian izan den finalean nagusituta 614,5 punturekin. Giro onean hasi da saioa, 700 bertsozale bilduta, eta lehen ataleko lanen ostean Arrizubieta eta Manex Agirre (613,5 puntu) heldu dira azken buruz burukora. Edizio berezia izan da aurtengoa, lehen lehia izan zenetik 40 urte igaro direlako, eta antolakuntzak hori buruan izan du Xabi Ricok, lehia hartan parte hartu eta ostean Araban denetik egin duen pertsonak, jantzi baitio txapela gasteiztarrari.

Publicidad

Finalean ere aritu dira Paula Amilburu (415 puntu), Peru Abarrategi (412,5 puntu), Asier Otamendi (410,5 puntu) eta Iñaki Viñaspre (381,5 puntu). Finaleko epaimahai bost epailek osatu dute, Fernando Sopelana, Aitor Jimenez, Ekaitz Elorriaga, Iker Elexpuru eta Patzi Aizpurua; idazkari lanetan Endika Jimenez aritu da eta Nierves Del Alamo aurkezle eta Oier Suarez gai-emaile izan dira.

Agur bertsoen artean albiste bat ere izan da, Manex Agirrek bere azken txapelketa izango dela aipatu baitu

Agur bertsoen artean albiste bat ere izan da, Manex Agirrek bere azken txapelketa izango dela aipatu baitu.

Bihar, igandea, 15:00etan, finalaren laburpena eskainiko da Hitzetik Hortzera telebista saioan, ETBren lehenengo katean. Bertsoa.eus-en astelehenetik aurrera ikusgai egongo da saioari buruzko hautaketa.

Sailkapena

Aroa Arrizubieta 614,5

Manex Agirre 613,5 puntu

Paula Amilburu 415 puntu

Peru Abarrategi 412,5 puntu

Asier Otamendi 410,5 puntu

Iñaki Viñaspre 381,5 puntu

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad