Apirilaren 30ean amaituko da lanak aurkezteko epea
Bi kategoria izango dira, euskarazkoa eta gaztelaniazkoa, eta bakoitzak 3.000 euro eskuratuko ditu. Ebazpena ekainaren 30ean jakinaraziko da
Iker Mendia
Lunes, 8 de abril 2024, 14:27
Apirilaren 30ean amaituko da Iruñea Hiria XVIII. Nazioarteko Poesia Sarirako lanak aurkezteko epea. Testuak euskaraz zein gaztelaniaz idatzi ahalko dira, 400 eta 800 bertso arteko gai libreko poemak izanda. Horretaz gain, aurkeztutako lanek guztiz argitaratu gabeak eta saririk lortu gabekoak izan beharko dute, eta une honetan beste poesia-lehiaketa batean parte hartzen ari ez direnak. Hori bai, oinarrietan zehaztua dagoen bezala aurreko urteetan saritutako pertsonak ezingo dira berriro aurkeztu.
Lanak posta ziurtatuaren bitartez igorriko dira Nafar Ateneora (Barañaingo etorbidea 10 1. A, 31008 Iruñea, Nafarroa). Gutun-azalean honako hau adierazi behar da: «IRUÑEA HIRIA» XVIII. Nazioarteko Poesia Sarirako». Halaber, posta elektroniko bidez ere bidal daitezke, ateneo@ateneonavarro.es helbidera mezuari bi eranskin hauek atxikita: bata, egilearen datuekin eta bestea, lanarekin.
Jasotako lanen artean epaimahaiak lanak aztertu eta hizkuntza bakoitzeko garaile bat hautatuko du. Horietako bakoitzak 3.000 euro jasoko ditu. Ekainean jakinaraziko da ebazpena
Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak antolatzen duten sariketaren azken edizioan 444 poema-bilduma jaso ziren, 430 gaztelaniaz eta 14 euskaraz. Partaideen aldetik, 17 eta 91 urte bitarteko 119 emakume eta 325 gizon izan ziren. Hala, Imanol Ulacia Aramendi, gaztelaniako modalitatean, 'Maravillas del espacio' lanarekin eta Iban Garro Alzuri, euskarazko modalitatean, 'Larrosa bat Groenlandian' lanari esker.