Ane Labakaren 'Hezur berriak', aste honetako saioaren ardatz
«Bi bederatzi hilabeteko» kontatzen ditu liburuak: bata, haurdun zegoenekoa eta, bestea, haurra izan eta ondorengo bederatzi hilabeteko aldia
I. Mendia
Viernes, 5 de diciembre 2025, 14:06
Haurdunaldian zehar izandako bizipenak «begirada politiko batetik papereratu» zituen Ane Labaka idazle eta bertsolariak 'Hezur berriak' poemarioan. Liburuari bigarren bizitza bat emateko asmoz, liburua bera oinarri eta abiapuntu hartuta bertso-saio literarioen zikloa antolatu du eta hari buruz mintzatuko da Mirari Martiarenarekin zein bidelagun izan duen Ines Osinaga musikaria. Hura zein bertsolariak ama dira baita.
Publicidad
Labakaren arabera «bi bederatzi hilabeteko» kontatzen ditu liburuak: bata, haurdun zegoenekoa eta, bestea, haurra izan eta ondorengo bederatzi hilabeteko aldia. 'Hezur berriak' liburuaren sortze prozesuaz, prozesuan bizitako egoskorkeriaz, amatasunaz eta ama bakarrik izatearen beldurraz ere hitz egingo dute; baita liburuak dituen ertzek bertso-saioetan gaiak jartzeko eman dizkioten aukera desberdinei buruz ere.
Laudio eta Errezilgo saioak
Elkarrizketaren gaiari helduz, Laudioko Hezur Berriak bertso saio literarioko bertsoaldiak entzun ahal izango dira larunbateko programan. Bertan Labakak jarri zituen gaiak eta kantuan aritu ziren Oihana Iguaran eta Onintza Enbeita.
Horrez gain, Errezilen izan zen bertso afariko bertsoak ere izango dira programan. Bertsotan aritu ziren Jexux Mari Irazu eta Sustrai Colina bertsolariak, Jon Gurrutxagaren gaiei erantzuten.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión