Alaia Martin Etxebestek irabazi du lehen final-laurdena Eibarko saioan
Saioa irabaztearekin batera, finalaurrekoetara sailkatu da Martin
R. K.
Donostia
Sábado, 19 de octubre 2024, 20:35
Alaia Martin Etxebestek irabazi du larunbat honetan Eibarren jokatu den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen final-laurdena. Saioa irabaztearekin batera, finalaurrekoetara sailkatu da Martin. Igande honetan izango da hurrengo saioa Errenterian.
Indartsu hasi da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren fasea, Coliseo bete batek egin baitzien harrera sei bertsolariei. Giro beroan aritu ziren kantuan eta gai-jartzaile lanetan Iban Narbaiza Cevidanes aritu zen.
Lan puntuagarriak amaituta, Alaia Martin Etxebeste izendatu zuten garaile, 531,5 punturekin eta bide batez, zuzenean sailkatu da finalaurrekoetara, hain zuzen, Zarautzen azaroaren 24an jokatuko dena. Larunbateko saioaren puntuazioak hurrengoak izan dira: Alaia Martin Etxebeste, 531,5 puntu; Agin Laburu Rezola, 503,5; Eneko Araiztegi Agirre, 469; Haizea Arana Cardenal, 458,5; Manu Goiogana Bengoetxea, 448, eta Aratz Igartzabal Bidegain, 438 puntu.
Igande honetan, Errenterian
Igande honetan jokatuko da final-laurdenetako hurrengo saioa, Errenteriako Lekuona Fabrikan, arratsaldeko 17.00etan hasita. Aitor Salegi Martija, Beñat Gaztelumendi Arandia, Beñat Iguaran Amondarain, Iñigo Gorostarzu Etxebeste, Oihana Arana Cardenal eta Unai Gaztelumendi Arandia izango dira kantuan. Gai-jartzaile lanetan Aizpea Garmendia Iartza izango dute bertsolariek.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.