Ainhoa Agirreazaldegi Hitzetik Hortzera saioan izango da aste-bukaeran.
Hitzetik Hortzera

Ainhoa Agirreazaldegiren bizitzari errepasoa

Elgetarra feminismoak bertsogintzan egin duen bideaz ere arituko aste-bukaerako saioan

Viernes, 28 de enero 2022, 17:23

Asko eman diote elkarri bertsolaritzak eta Ainhoa Agirreazaldegi Rekondok. Gaztetan hasi zen bertsotan, Leintz bailarako bertso-eskolako kide izan zen; eta 90. hamarkadako gazte sariketa guztietako izen garrantzitsua bilakatu zen berehala. Plazan, ikerkuntzan eta Bertsozale Elkartean aritu da, baita bertsogintzaren gaineko begirada feminista lantzen ere.

Publicidad

Horiek eta besteko asko izango du Agirreazaldegik mintzagai aste-bukaera honetako saioan. Hasteko, elgetarraren bertsolari bizitzan zehar bidaiatuko du ikusleak: ume garaiko oroitzapenak, Aretxabaletako bertso-eskola, urruntzeak eta hurbiltzeak, feminismoa… Ostean, beste hainbat gai aletzeaz gain, elgetarraren bertsoaldirik gogoangarrienak ere entzungai izango dira. Eta, azkenik, feminismoak bertsogintzan egin duen bideaz ere arituko da.

Zarauzko Garoa liburutegian izandako elkarrizketak protagonistaren ibilbidea errepasatuko du: Hamaika Bertute, txapelketak, plazatik urrundu zen garaia…

Ibilbide bat bertsoalditan

Elkarrizketaz gain, larunbateko programan Ainhoa Agirreazaldegiren bertsoaldi gogoangarrien bilduma bat ere entzuteko aukera izango dugu: Eskolartekoko bertsoaldietatik gazte sariketetako garaipenetara, txapelketako bertsoaldietatik Ez Da Kasualitatea saiokoetara, eta azken urteetako saio batzuetako aleak ere gogoratzeko aukera izango dugu, adibidez.

Hitzetik Hortzera: larunbatean 21:00etan, ETB1en. Eta edonoiz, EITB Nahieran atarian ere bai.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad