Borrar
Getariako Balenciaga Museoan egin zen bigarren Bertso Eguna, martxoaren 27an. amaxkar

2022ra atzeratu da maiatzaren 22an Hazparnen egitekoa zen Bertso Eguna

Asteartea, 27 apirila 2021, 09:36

Comenta

2021eko lehen Bertso Eguna izan behar zuen Hazparnekoak, baina datorren urtean egingo da, 2022ra atzeratu baitu Bertsozale Elkarteak, data zehatzik jarri gabe, maiatzaren 22an egitekoa zen jaialdia. «Egun Ipar Euskal Herrian dagoen egoerak ez du emanaldia egitea ahalbidetzen», azaldu Bertsozale Elkarteak, saiorako sarrera erosita dutenei dirua itzuliko zaiela aurreratuz.

Bakar baten ordez hiru Bertso Egun egitea izan zen Bertsozale Elkarteak pandemia garaian bertsolarien jardunari eusteko eta bertsozaleen nahiak asetzeko hartu zuen erabakietako bat, baina azkenean bi saiotan gelditu da asmoa. Berez urteko lehen Bertso Eguna izan behar zuen Hazparnekoak, gogoratu du Bertsozale Elkarteak, baina orduan, «arrazoi berberengatik ezin eginda, maiatzera atzeratu genuen saioa, udaberrian egoera hobea izan zitekeelakoan. Ez da, ordea, horrela izan eta, esan bezala, azkenean, datorren urtera atzeratzea hobetsi da».

Hazparnekoaz gain, Iruñean eta Getarian ere antolatu dira Bertso Egunak 2021ean; horiek egin ahal izan ziren otsailean eta martxoan. «Pandemiak kulturan eta bertsolaritzan utzi duen arrastoa leuntzeko eta plaza indartzeko apustuaren baitan kokatzen da hiru emanaldiok prestatzeko ahalegina», nabarmendu dute eta gogora ekarri dituzte «helburu berarekin» sortutako beste hainbat ekimen: Eskolarteko finalean parte hartu ezinik geratu ziren gazteentzako Eskolatik Plazara; proposamen berritzaileak plazaratzeko Bidaiak bertso saioak; edota maiatzaren 6an lehen saioa izango duen Gerturatu Eta Lau ekimen parte-hartzailea.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 2022ra atzeratu da maiatzaren 22an Hazparnen egitekoa zen Bertso Eguna

2022ra atzeratu da maiatzaren 22an Hazparnen egitekoa zen Bertso Eguna