2022ko Urruzuno Literatura Lehiaketa sariak banatu dituzte
19 garaileek aitortza jaso dute Donostian bost eguneko literatura-egonaldia egin ostean Arantzako aterpetxean (Nafarroan)
Viernes, 2 de septiembre 2022, 14:49
2022ko Urruzuno Literatura Lehiaketan irabazle izan diren 19 neska-mutil gazteek aitortza jaso dute aurkeztutako lanengatik 'Idazlea izan nahi dut' izenburupean egindako sari-banaketan. Iholdi Beristain idazle eta aktoreak ekitaldi antzeztu eta musikatua eskaini du Paxkal Irigoyen musikariaren laguntzarekin.
Publicidad
Aurrez, Arantzako aterpetxean (Nafarroan) 5 eguneko literatura-egonaldia egin dute, sormena lantzeko tailer eta bestelako hainbat jarduerarekin eta idazle, musikari eta sortzaileekin gertuko eta zuzeneko harremana izanda. Yolanda Arrietaren eskutik, literatura tailerretan parte hartzeko aukera izan dute; Itxaro Bordarekin, ibilbide literarioa osatu dute Baztango parajeetan; Joseba Irazokiren gitarra eta ahotsek, berriz, ahaztezin bihurtu dute idazle gazte hauen egonaldia arratsalde batez; eta Mikel Ayllonen eta Igor Arzuagaren eskutik, berriz, Eduardo Galeanoren testuetan oinarritutako 'Mara feat. Milay' ipuin musikatuaren emanaldiaz gozatu ahal izan dute.
Urruzuno 2022 - Saridunak
-
POESIA, A kategoria: Irati Fernández de Ocáriz Irureta (Bizkarroiak, Vitoria-Gasteizko Koldo Mitxelena BHI), Sara Uribe-Etxeberria Atxurra (Kaiola beltza, Zumaiako Zumaia BHI), Harri Díaz de Heredia Matanzas (Alkimista lanetan edo, Vitoria-Gasteizko Armentia Ikastola), Irati Oskoz Egiguren (Bazuzi, txikixko, Donostiako Usandizaga BHI), Maddi Agirre Epelde (Errefusilatuak, Vitoria-Gasteizko Armentia Ikastola), Iraide Michelena Rivero (Pieza galdua, Pasaiako Pasaia-Lezo Lizeoa), Jon Esnaola López (Hamaika olerkitatik, hamaika olerki animaliei, Pasaiako Pasaia-Lezo Lizeoa).
-
POESIA, B kategoria: Alaitz Etxebarria Maortua (Egin nauenagatik naizena, Arrasateko Arizmendi Ikastola), Ane García Rodríguez (Xuxurlak, Lasarte-Oriako Oriarte BHI).
-
PROSA, A Kategoria: Nahia Iturbe Orbegozo (Atomo metafisikoak, Tolosako Laskorain Ikastola), Maddi Agirre Epelde (Otsoen larrea, Vitoria-Gasteizko Armentia Ikastola), Imke Lázaro van Spijk (Inperfekzioaren perfezioa, Loiuko Lauro Ikastola), Eider Mugarza Etxabe (Ohe azpiko munstroa, Zumaiako Zumaia BHI), Irati Larrañaga Etxeberria (Lagunak, Bilboko Botikazar BHI), Peiqi Chen Huang (Gereziondo loreak neguan, Vitoria-Gasteizko Ekialdea BHI).
-
PROSA, B Kategoria: June Aiestaran Iparragirre (Agur, aurrera noa, Beasaingo Beasain BHI), Naroa Asensio Gastón (Mendeku hitzak, Andoaingo Aita Larramendi Ikastola), Izaro Paredes García (Galaxiaren erdigunera bidaia, Urretxuko Urretxu-Zumarraga Ikastola), Naia Urtaran Bilbao (Izar-euria, Murgiako Murgia BHI), Garoa Oleaga Goikolea (Besarkatuta, Gernika-Lumoko Gernika BHI), Markel Granda Souto (Erregearen erabaki jakintsua, Donostiako San Luis La Salle ikastetxea).
Aipaturiko horiez gain, Igor Elortza eta Unai Iturriagak giroturiko bertso bazkaria eta gaubela literarioak ere izan dira aste honetako egitarauan. Sormena lantzeko eta literatura-zaletasuna pizteko abagune polita gazteontzat, ikasketetara itzuli aurretiko azken opor egunetan.
Urruzuno literatura lehiaketa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak antolatzen du, Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendurik. Adina kontuan hartuta, bi kategoria bereizten dira: A kategorian, Batxilergoan eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetan ari diren gazteek hartzen dute parte; B kategorian berriz, DBHko 3. eta 4. mailetan ari direnek.
Orain gazteen literaturzaletasuna bultzatzea helburu duen Urruzuno lehiaketako 37. edizioan saritutako 19 lanekin liburua argitaratu du Eusko Jaurlaritzak, eta eskola guztietara bidaliko da aurki.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión