Elkarlanean zainduko dute ondarea Eresbilek eta Xenpelarrek
Musikaren Euskal Artxiboak eta bertsolaritzaren dokumentazio zentroak lankidetza hitzarmena sinatu dute, erronka komunei batera erantzuteko
El Diario Vasco
Jueves, 2 de febrero 2017, 11:05
Eresbil Musikaren Euskal Artxiboa musikaren ondarea eta euskal musikagileen ekoizpenean espezializatutako zentroa da. Xenpelar Dokumentazio Zentroak berriz, bertsolaritzaren ondarea gordetzen du eta horren inguruko zerbitzuak eskaintzen ditu. 1974 urteaz geroztik hainbat zerbitzu eta egitasmo eskaintzen ditu Eresbilek, eta euskal musikaren ikerketa eta zabalkundean lan handia egiten du. Berriagoa da Xenpelar Dokumentazio Zentroa, 1991an sortu baitzuen Bertsozale Elkarteak. 2009tik, Mintzola Ahozko Lantegiaren bidez, munduko kantu inprobisatuaren inguruko informazio zerbitzuak ere eskaintzen ditu.
Publicidad
Lankidetza hitzarmena sinatu dute Eresbilek eta Xenpelarrek, bi erakundeen arteko esperientzia eta ezagutzak trukatu eta herritarrei zerbitzu hobeagoa eskaintzeko, «musikaren eta bertsolaritzaren inguruko elkarlana sendotuz, eta baita Mintzola Ahozko Lantegiaren bidez, musikaren eta munduko kantu inprobisatuen inguruan elkarlana bultzatuz ere». Izan ere, bakoitzak bere esparrua badu ere, musikaren eta bertsolaritzaren ikus-entzinezko ondarearen zaintzak eta zabalundeak neurri handi batean antzeko arazoak planteatzen dizkie, eta bien asmoa da «elkarlana sendotzea».
Hitzarmena sinatu zuten Bertsozale Elkarteko eta Mintzola Ahozko Lantegiko koordinatzaile den Aritz Zerainek, Xenpelar Dokumentazio Zentroko koordinatzaile diren Nere Erkiagak eta Oihana Aranburuk, eta Eresbil Musikaren Euskal Artxiboko zuzendaria den Jon Bagüések hartu dute parte. Hitzarmen honen Hala, musikaren eta bertsolaritzaren ikus-entzunezko ondarearen zaintzak eta zabalkundeak gaur egun dituen erronkei erantzuteko elkarlana sendotu nahi da,
Bi erakundeen arteko elkarlana, dena den, ez da berria, urteak baitira «bertsolaritzaren musika eta ikus-entzunezkoen tratamenduan auzolanean ari direla, elkarri lagunduz, elkar osatuz».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión