Goioganak irabazi zuen atzo laugarren final zortzirena.

Manu Goiogana nagusi Elgoibarren

Haren atzetik Oihana Iguara eta Manex Mujika sailkatu ziren, hurrenez hurren

DV

Domingo, 4 de octubre 2015, 08:41

Manu Goioganak irabazi zuen Elgoibarren jokatu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako laugarren saioa. Haren atzetik, Oihana Iguaran 423,5 eta Manex Mujika 417,5 punturekin sailkatu ziren, hurrenez hurren. Ondoren, Unai Muñoa Amundarain 407,5, Iñigo Gorostarzu Etxebeste 403 eta Iban Urdangarin Lardizabal 397,5 suertatu ziren.

Publicidad

Atzo lortu zuen lehen postuari esker, Goioganak zuzenean final laurdenetarako txartela eskuratu zuen eta azaroaren 8an Eskoriatzan jokatuko den final laurdenetako saioan izango da, Unai Agirre, Beñat Lizaso eta oraindik erabakitzeke dauden beste hiru bertsolarirekin.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak hurrengo asteburuan izango du final zortzirenetako fasearen amaiera. Bi saio jokatuko dira; larunbatean Arrasateko Amaia antzokian Eneritz Artetxe, Haritz Casabal, Egoitz Eizagirre, Aratz Igartzabal, Iñaki Gurrutxaga eta Felix Zubiarekin eta igandean, berriz, Andoaingo Bastero kulturgunean izango da lehen faseko azken saioa. Bertan izango dira Ibai Esoain, Gemma Urteaga, Jokin Uranga, Antton Fernandez, Asier Azpiroz eta Unai Gaztelumendi. Bi saiok arratsaldeko 17:30ean hasiko dira.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad