Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Zumaiako junior taldea, Iruñerriko itzulian. MARTIN EARLY

Zumaia

Zumaiako txirrindulariek protagonismoa hartu dute denboraldiaren amaieran

Bestalde, Aitor Airre eta Maite Urteaga zumaiarrak Euskaltel Euskadirekin eta Laboral Kutxarekin arituko dira datorren denboraldian

Larunbata, 2 abuztua 2025

Comenta

Txirrindularitza denboraldia azken txanpan sartu da eta Zumaiako Txirrindulari Elkarteko kideek parte-hartze nabarmena izan dute azken lasterketetan.

Iruñerriko Itzulian, Aratz Unanue bi etapatan ihesaldian sartu da, eta Beñat Sainz 18. eta Unanue 20. postuan sailkatu dira. Olatz Etxabek 69. amaitu du, taldekoen alde lan bikaina eginda. Lasterketa 193 txirrindularik hasi zuten eta 72k amaitu dute sailkapenean.

Taldeak puntuak eskuratu ditu eta Sainzek, gainera, Oiartzunen egindako lasterketa batean 9. postuan amaitu du. Bera eta Unanue Gipuzkoako selekzioarekin ariko dira abuztuan Ribera de Duero Itzulian.

Kadeteek ere bukatu dute Gipuzkoako egutegia, Azpeitiko lasterketarekin: Unai Egaña nabarmendu zen ihesaldian, eta 24. amaitu zuen. Borja Osa eta Xuban Arakistain ere lehiatu ziren. Azkenik, Aitor Agirre eta Maite Urteagak aukera izango dute Euskaltel Euskadi eta Laboral Kutxarekin stagiare bezala aritzeko. Elkarteak zorionak eman dizkie.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zumaiako txirrindulariek protagonismoa hartu dute denboraldiaren amaieran

Zumaiako txirrindulariek protagonismoa hartu dute denboraldiaren amaieran