Borrar
Zumaiar talde bat Indamendi mendi bazkunak Urkiolagirrera antolatutako irteera batean. INDAMENDI M.B.

Zumaia

Ungino-Eskutxi-Tologorri irteera egiteko aukera, larunbat honetan Indamendi M.B.-rekin

Silvia Vidal alpinistaren 'Un pas mes' dokumentala proiektatuko da gaur

Sara Utrera

Zumaia.

Asteazkena, 15 martxoa 2023, 21:52

Comenta

Indamendi M.B.-k denboraldi honetako egutegian agertzen ez den irteera bat proposatzen du asteburu honetarako: Tologorri-Ungino-Eskutxi. «Tologorrira joan ginenean elur gehiegi zegoen gailurra egiteko, eta lekuak merezi duenez, bigarren saiakera bat egitea pentsatu dugu», azaldu dute Indamenditik. Hala, larunbatean, hilaren 18an, egun osoko irteeran, Ungino, Eskutxi, Somo eta Tologorritik zehar ibilbidea egingo dute. «Gorobel-Sierra Salvadako mendialdea ikusgarria da. Tontorrak amildegiaren muturretan kokatzen dira eta Orduña-Amurrio bailaren ikuspegi zabala eskaintzen dute», diote.

Ibilbideak 16 kilometro eta 930 metrotako desnibel metatua du. Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete www.indamendimb.eus webgunean edo, nahiago badute, goiko estankoan (943 86 03 57). Txomin Agirreko geltokitik aterako da autobusa, 7:30ean, eta prezioa 13 eurokoa izango da helduentzat eta 7 eurokoa haurrentzat. «Gogoan izan gure irteeretan parte hartzeko ez dela beharrezkoa bazkide izatea eta edonorrek izena eman dezakeela. Bertan ikusiko dugu elkar!», gaineratu dute mendi bazkunatik.

Bestalde, Indamendiren 50. urteurreneko ekitaldien artean, Silvia Vidal alpinistaren 'Un pas mes' dokumentala proiektatuko da gaur (Piolet d'Or 2021ean aipamen berezia jaso zuen). Ekitaldia 19:30ean hasiko Aita Mari aretoan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ungino-Eskutxi-Tologorri irteera egiteko aukera, larunbat honetan Indamendi M.B.-rekin

Ungino-Eskutxi-Tologorri irteera egiteko aukera, larunbat honetan Indamendi M.B.-rekin