Zumaia
Maddi Iraola eskiatzailea nagusi CandanchunNines eta Armando memorialaren III. edizioko SL proba irabazi du asteburuan
Sara Utrera
ZUMAIA.
Asteartea, 14 martxoa 2023, 21:40
Maddi Iraola eskiatzaile zumaiarrak asteburuan Candanchun jokatu den Nines eta Armando memorialaren III. edizioa irabazi du. Maddik lehen postua lortu zuen larunbateko SL proban, hain zuzen. Lasterketa ez zen erraza izan, egun osoa euripean egon ondoren pistaren egoera ez baitzen batere ona.
Kontuan hartu behar da, halaber, Maddik klabikula hautsi zuela abenduaren 27an Andorran jokatutako denboraldiko lehen lasterketan, eta ia denboraldi osoa galdu duela. Gainera, indarberritzen ari zela, erori egin zen berriro, eta denbora gehiago egon behar izan du geldirik.
Eskiatzaile gaztearen familiak eskerrak eman nahi izan dizkio Ines fisioterapeutari harekin egindako «lan ederrarengatik». «Ez dago lehiaketetara itzultzeko modu hoberik», adierazi dute.