Borrar
Junior mailako txirrindulariak. ZUMAIAKO TXIRRINDULARI ELKARTEA

Zumaia

Amaitu da 2025ko denboraldia

Aratz Unanuek eta Beñat Sainzek 23 urtez azpiko mailan jokatuko dute, eta agur esango diote Zumaiako Txirrindulari Elkarteari

S. U.

zumaia.

Ostirala, 26 iraila 2025, 21:14

Comenta

Beasainen, Munduko txapelketa aurreko lasterketarekin amaitu dute juniorrek 2025eko denboraldia. Lasterketa oso gogorra izan zen, non Aratz Unanue nabarmendu zen.

131 txirrindulari elkartu ziren irteeran, lasterketako 110 kilometroei aurre egiteko. Ibilbide horretan bost mendate zituzten: Atagoiti, Olaberria, Atagoiti, Gabiria eta Olaberria. «Hasieratik erritmo bizian jokatu zuten lasterketa eta Atagoitiko lehen igoeran antolatu zen eguneko ihesaldia: 13ko taldetxo batek aurre hartu zion tropelari eta multzo horretan sartu zen Viveros San Anton-Exclusivas Mardu-Gorka Aseguruak taldeko Aratz Unanue txirrindularia. Iraetakoak lan ikaragarria egin zuen. 13ko taldea behin eta berriz hautsi eta elkartzen zen; kilometro askotan lasterketa buruan ibili zen Aratz Unanue, baina Olaberriko azken igoeran ordaindu egin zuen», azaldu du Zumaiako Txirrindulari Elkarteko kide den Arritxu Iribarrek. Beasaingo helmugan 23. sailkatu zen Unanue. Egindako lanak ohorezko postu bat merezi zuen amaieran, «baina, hustuta helduta, postu harekin konformatu behar izan zuen, Cardona irabazleak bi minutu eta 40 segundo atera zizkion».

«Beñat Sainzek gogotik sufritu zuen Beasainen: lasterketak 110 kilometro zituen eta 80. kilometrorako hasi zen kalanbreekin. Galtzak bete lan izan zituen lasterketa amaitzeko». 44. postuan amaitu zuen, irabazlearengandik bost minutura. «Beroa ere ikaragarria izan zuten, 30 gradutik gora lasterketa guztian zehar, eta horrek ere ondorioak izan zituen txirrindularien errendimenduan», azaldu du. 131 txirrindulari izan ziren irteeran, eta amaieran 50 besterik ez. Jon Berasategik eta Peru Calvok ez zuten lasterketa bukatzerik izan. Txirrindulari juniorrek orduko 41,680 kilometroko batez besteko abiaduran osatu zuten lasterketa.

Larunbatean Beasainen, eta igandean Lehendakari torneoko lasterketan parte hartu zuen Beñat Sainzek. «Eibarko taldearekin stagiaire bezala korritu zuen eguraldi fresko eta euripean. Bezperan baino hobeto ibili zen, baina Urkillaga igotzen izandako matxura batek pelotoi nagusitik kanpo utzi zuen». 57.a izan zen eta «erabat hautsita» ailegatu zen lasterketan. 102 txirrindulari izan ziren irteeran eta 62 heldu ziren Ataungo helmugara.

Honela amaitu da 2025eko errepideko denboraldia. Datorrenari begira, Aratz Unanue eta Beñat Sainz izango dira 23 urtez azpiko mailara urratsa emango dutenak. Beraz, horrelaxe agurtu dira Viveros San Anton-Exclusivas Mardu-Gorka Aseguruak taldetik.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Amaitu da 2025ko denboraldia

Amaitu da 2025ko denboraldia