Zestoa
Zestoa-Urepele ibilbideko azken zatia egiteko izen-ematea zabalik KiroldegianS.U.
zestoa.
Osteguna, 26 iraila 2024, 20:19
Urriaren 5ean Urepelen izango den Zestoa Egunaren baitan, Zestoa-Urepele ibilbideko azken zatia egingo dute oinez. Dagoeneko izen-ematea zabalik dago Kiroldegian.
Irteera goizeko 06:30etan egingo da Gurutzean, eta itzulera, berriz, 20:00etan . Prezioa 20 eurokoa da (herri bazkaria barne). Artesiaga-Urepele ibilbidea (17 kilometro) egin eta bazkarian parte hartu nahi dutenek irailaren 30a baino lehen eman beharko dute izena kiroldegian.
Festa giroa11:00etatik aurrera hasiko da Urepelen, Aldude-Urepeleko Klika, Zestoako txaranga eta Itxaropena Dantza Taldearen eskutik. 14:00etan herri bazkaria izango da bertsolariekin. Arratsaldean, 17:00etatik aurrera pilota partidak izango dira. Egunari amaiera emateko Kontrabanda taldearen kontzertua izango da eta hanburgesak izango dira jateko.