Auto elektrikoaren aurkezpena. ZESTOAKO UDALA

Zestoa

Zestoarren erabilerarako herrian izango den auto elektrikoa aurkeztu du Udalak

Ekainaren 1etik aurrera, eta urtebeteko epean, erabili ahal izango da

El Diario Vasco

Zestoa

Jueves, 23 de mayo 2024, 20:43

Urtebeteko epean herritarren erabilerarako herrian izango den auto elektrikoa aurkeztu du Zestoako Udalak. Ekainaren 1etik aurrera erabili ahal izango da ibilgailua.

Publicidad

Zestoako Udalak Hyundai Oarso Car-ekin sinatutako hitzarmenaren harira, auto elektriko bat izango da herrian urtebetez herritarren erabilerarako. «Ekimen hau, gaur egun bizi dugun larrialdi klimatikoari aurre egiteko gure tantatxoa» izango dela adierazi du Mikel Arregi Zestoako alkateak. Hyundai Kona %100ean elektrikoa den autoa herritarrek partekatu ahal izateko, VIVe app-an erregistratu beharko da, eta bertatik egin autoaren erreserba eta ordainketa.

Autoa erabiltzeko, hainbat baldintza bete behar dira: Zestoan erroldatuta egotea; 25 urtetik gora izatea; eta gidabaimena gutxienez hiru urtez izatea. Bestalde, autoa erabiltzea ez da doan izango, Udalak zehaztutako tarifen arabera, egun osoa erreserbatzeko 30 euro ordaindu beharko da eta ordua, berriz, 5 euro.

Autoaren autonomiari dagokionez, 660 kilometro egiten ditu herri barruan, eta konbinatua bada, berriz, 480 kilometro. Honekin lotuta, autoa Zubimusuko igogailuaren ondoan jarri den kargagailuan egongo da aparkatuta. Beti entxufatuta utziko da erabili ostean. Orain bi kargagailu daude bertan, bat ibilgailu berriarena eta bestea kargagailu unibertsala, lehendik dagoena.

Autoa erabiltzeko ordutegia

Autoa astelehenetik ostiralera 12:00ak arte erreserbatuta egongo da Udaleko langileentzat, eta herritarrek, 12:00etatik 22:00etara erabiltzeko aukera izango dute. Asteburuetan, berriz, 08:00etatik 22:00etara erabili ahalko da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad