Arratsalde ona zezen plazakoa.
Zestoa

Festak jarraitzen du Zestoan

Txakolin dastatzea, bertsolariak, bigarren zekorketa eta musika emanaldiak izango dira gaur

AINARA MARTÍN

Viernes, 9 de septiembre 2022, 00:12

Amabirjina eguna ospatu zuten atzo Zestoan, egun garrantzitsua. Eguraldia lagun, giro aparta sortu zen herriko kaleetan egun osoan zehar.

Publicidad

Gaur festak jarraituko du, hainbat ekitaldirekin. 9:00etan Zestoako dultzaineroek diana eskainiko dute eta 10:00etan Idiakaitz Txistulari taldeak. 11.00etan Laranjadi plazan 'Amaiur 500garren urteurrena. Gorazarrea' dantza eta musikaz alaiturik. Ondoren, Andoni Egaña eta Amaia Agirre bertsolariak arituko dira. 12:00etan hasita umeek jolas parkea izango dute frontoi inguruan eta 13:00etan txakolina dastatzea bertsolariekin.

Arratsaldean, 17:30ean 'Gurea kultura' estazio aldean, Odei Alkimia eta Bassagain. Ordu berean, herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira bigarren zekorketa iragarriz. 20:00 ibili munduan emanaldia Laranjadin ondorengo musikariekin: Aitor Furundarena, Angel Unzu, Iñaki Telleria eta Garikoitz Mendizabal. Gaueko 22:00etan Master Caixa Bank Txapelketaren barnean pilota partida profesionala eta 23:00etan Laket taldearen kontzertua Laranjadin.

Bihar larunbatean kuadrilen eguna izango da. 10:00etan Idiakaitz Txistulari taldeak diana eskainiko du eta 11:00etan Zirku-tailerra izango da umeentzat frontoi zaharrean 13:00ak arte. 12:30ean Paella lehiaketarako prestaketak hasiko dira eta 14:30ean epaimahaia pasako da. Ondoren, herri bazkaria plazan. Ustekabe txarangak alaituko du giroa egunean zehar.

Arratsaldeko 17:00etan kuadrilen arteko jolasak plazan. 19:00etan Dj Dávila kalez kale eta 23:00etan plazan.

Igandean haurren eguna izango da eta txuri gorriz janzteko gonbita luzatzen zaie.

Aldaketak zabor bilketan

Festak direla eta aldaketak izango dira zabor bilketan. Honela, gaur, ostirala, goizez bilduko dira hondakinak 9:00-11:00 bitartean.

Publicidad

Bestalde, alde zaharrean, biltzeko poteak kanpoan jarriko dira, festetan jarri ohi diren moduan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad